Mendebaldea (kultura)
Itxura
Mendebaldea jatorriz Europako mendebaldekoa den kultura duten herrialdeen multzoa da.[1] Lurreko kultura- zein geopolitika-arloko eremu historiko zabal bat da, ondorengo lur hauek barne hartzen dituena: Amerika osoa; Mendebaldeko, Iparraldeko eta Erdialdeko Europa (gehi Grezia eta Zipre); eta Australia eta Zeelanda Berria. Hego hemisferioko herrialdeak, bereziki Latinoamerikakoak, batzuetan ez dira kategoria honetan sailkatzen.
Kontzeptu eurozentriko honen sustraiak greko-erromatar zibilizazioan eta kristautasunaren zabalkundean daude. Mendebaldeari kontrajartzen zaio Ekialdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «mendebalde». Euskaltzaindiaren Hiztegia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |