Tenente

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tenente Erdi Aroan Iberiar Penintsulan jaun batek izendaturiko tenentzia baten arduraduna izan zen[1]. Tenentzia aldi baterako eskubidea izan zen eta ez zuen jabetza-eskubidea sortzen. Bere betebeharrak erregea edo jaunaren izenean justizia ezartzea, zergak biltzea eta lurraldea defendatzea ziren[2]. Bildutako zergen zati bat tenenterentzat zen eta horrela mantentzen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gran Enciclopedia Larousse. (1991). Tenencia feudal. ISBN 84-320-7370-9..
  2. Sánchez de Mora, Antonio. (2003). La nobleza castellana en la plena Edad Media: el linaje de Lara (ss. XI-XIII). Salamancako Unibertsitatea, 592-609 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]