Edukira joan

Ténéré

Koordenatuak: 17°35′N 10°55′E / 17.58°N 10.92°E / 17.58; 10.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
Teneré» orritik birbideratua)
Ténéré
Datu orokorrak
Garaiera430 m
Motabasamortua
Azalera400.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak17°35′N 10°55′E / 17.58°N 10.92°E / 17.58; 10.92
UTC orduaUTC+01:00
Honen parte daSahara

Ténéré (amazigeraz: tin ere, euskaraz: «basamortu») Saharako lurraldea da, Nigerko ipar-ekialdetik Txadeko mendebaleraino zabaltzen dena. Gaur egun teda eta tuareg herri nomadak bizi dira. Paleolito eta Neolito Aroetako kultura eta arte aztarna garrantzitsuak aurkitu dira.[1]

Mendebaldean Aïr mendiak, iparraldean Hoggar mendiak, ipar-ekialdean Djado ordokia, ekialdean Tibesti mendiak eta hegoaldean Txad aintzirako arroa ditu, guztira 400.000 km²-ko azalera izanik. Basamortuaren erdigunea, Bilmako erga izenekoa, 17°35′N 10°55′E / 17.583°N 10.917°E / 17.583; 10.917 koordenatuetan dago.[2]

Behin Ténéréko arbolaren egoitza izan zen, munduko zuhaitzik isolatuena zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Discovery Travel & Livingen Journeys to the Ends of the Earth: The Land of Fear dokumentala

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]