Tenpluaren Institutua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 31° 46′ 31.73″ N, 35° 13′ 59.16″ E / 31.7754806°N,35.2331000°E / 31.7754806; 35.2331000

Tenpluaren Institutua
מכון המקדש 2016 - 1.jpg
Tenpluaren Institutua hemen kokatua: Jerusalem
Tenpluaren Institutua
Tenpluaren Institutua
Tenpluaren Institutua (Jerusalem)
Berezko izena מכון המקדש
Koordenatuak 31° 46′ 32″ N, 35° 13′ 59″ E / 31.775480555556°N,35.2331°E / 31.775480555556; 35.2331Koordenatuak: 31° 46′ 32″ N, 35° 13′ 59″ E / 31.775480555556°N,35.2331°E / 31.775480555556; 35.2331{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page
Herrialdea Israel
Hiria Jerusalem
Irekitze data 1987
Webgunea http://www.templeinstitute.org/


Tenpluaren Institutua (hebreeraz: מכון המקדש‎Machon HaMikdash; ingelesez: The Temple Institute) museoa, ikerketa institutua eta hezkuntza bilgunea dauzkan erakunde bat da, Jerusalemgo tenpluari eta etorkizuneko Hirugarren Tenpluari eskainia. Helburu nagusitzat du azken tenplu hori eraikitzea, Meskiten Zelaigunean hain zuzen ere, betiere juduen tradizio zahar bati jarraituz.

1987an ezarri zen, Yisrael Ariel rabinoaren eskutik. Tenpluaren Institutua Mendebaldeko Harresitik hurbil kokatuta dago. Tenpluaren Institutuaren kanpoaldean Menorah tenpluaren eredu bat dago.

Gairik eztabaidatsuena zera da: erakunde horren helburu nagusia den Hirugarren Jainkotegia eraikitzeko tokia, hain zuzen, Arrokaren Kupula dagoen tokia dela. Musulmanek leku zehatz hori Mahoma zerurantz igo zen tokitzat dute, hau da, islamaren jarraitzaileentzat leku sakratua da; eta, ondorioz, ezin dute onartu Arrokaren Kupula kenduta haren ordez beste ezer eraikitzea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tenpluaren Institutua