Teresa Zabalza Díez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa Zabalza Díez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTeresa Zabalza Díez
JaiotzaIruñea1972ko abenduaren 31 (51 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaPablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta irakaslea
Musika instrumentuapianoa

Discogs: 6827836 Edit the value on Wikidata

Teresa Zabalza Díez (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1972ko abenduaren 31) musikagilea, musikaria eta musika irakaslea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñean jaio zen kazetaritzarekin (Maite Díez amaren aldetik) eta musikarekin (Joaquín Zabalza aitaren aldetik) lotutako familia batean. Piano klasikoko ikasketak egin zituen Pablo Sarasate kontserbatorioan (Iruñea). Hala ere, karreraren azken urteetan, interpretazio klasikoa ez ezik, konposizioa ere lantzen hasi zen, jazz-musikan espezializatuta. Horretarako, Iruñean prestakuntza klasikoarekin jarraitu zuen bitartean, jazz-ikasketak ere egiten zituen Jazzlen (Donostiako jazz-eskola). Iruñeko goi-mailako ikasketak amaitutakoan, Bartzelonara joan zen, Jazz Musikako ikasketekin jarraitzera, Bartzelona erreferente nabarmena baitzen arlo horretan.[1]

Aldi berean, Harmonia Modernoko eskolak eman zituen, baita hainbat taldetako interprete gisa parte hartu ere. Besteak beste, Joan Monné, Joan Díaz, José Reinoso, Horacio Fumero eta Guillermo Kleinen eskolak jaso zituen. Harmonia modernoko irakaslea izan zen Musics lantegian. Bartzelonan Alejandro Mingot, Hasier Oleaga, Iosu Izagirre eta Miguel Villar (Pintxo) ezagutu zituen, eta haiekin Teresa Zabalza Quintet osatu zuen.

2002an Nafarroara itzuli zen, eta ordutik Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Jazz Departamentuko irakaslea da.[1]

2005ean Euria CDa argitaratu ondoren, hainbat jazz-jaialditan zehar ibili zen bere taldearekin, ezagutzera emateko (Jazzaldia, Getxo Jazz, Gasteiz, Jazzfermín, BBKJazz...). Beste talde batzuetan ere parte hartu du eta obrak sortu ditu.[2]

2013an, Jokin eta Amaia Zabalza Díezekin batera, ESCM Zabalza Jazz eta Musika Eskola Modernoa sortu zuen.

Emanaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Festa Major de Gràcia 1999 (1999ko abuztuaren 17a), Bartzelonan.
  • Ciutat Vellako Jazzaldia (1999ko urria), Bartzelonan, London Jazz Sextet taldearekin.
  • Jazzeko Topaketak (2001eko uztaila), Yamaguchi plaza - Iruñea, Teresa Zabalza Quartetekin.
  • Getxoko Jazzaldia (2005eko uztailaren 4a), Getxo, Teresa Zabalza Quintet eta Carme Canelarekin.[3]
  • Jazzfermín (2005eko uztaila).[4]
  • Jazz-zikloa Ziudadela (2012ko irailaren 4a).[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euria. Laietana (Jordi Vidal) estudioan grabatua, 2004ko irailean, Bartzelonan, Jordi Vidal eta Nono Ruiz teknikariekin, Gorka Benitezek ekoitzia.[1]
  • Angel Urrutia. Poema-liburu osoak + CD. Poema-liburuak De la agonía, de la vida y del amor izeneko CDa du. Teresa eta Jokin Zabalzak konposatutako musika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]