Teresaren hilerria (Bausen)

Koordenatuak: 42°50′05″N 0°43′31″E / 42.8347°N 0.7254°E / 42.8347; 0.7254
Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresaren hilerria (Bausen)
cementèri civiu de Teresa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
Unique territorial entityArango harana
Kataluniako udalerriaBausen
Koordenatuak42°50′05″N 0°43′31″E / 42.8347°N 0.7254°E / 42.8347; 0.7254
Map
Altitudea845,6 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1916ko maiatzaren 11
Arkitektura
Azalera100 m²
Ondarea
Teresaren hilobia.

Teresaren hilerria (katalanez: Cementiri civil de Teresa) hilobi bakarra duen hilerria da. Aran aranean dagoen Bausen herrian dago. Kataluniako eta Espainiako hilerri txikienetariko bat da eta, agian, hilerri zibila zaharrena.[1] 2020ko irailaren 18an, Arango Kontseilu Nagusiak Tokiko Intereseko Kultura Ondasuna izendatu zuen.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teresa eta Sisco, «Bausenen maitaleak» bezala ezagunak, XX. mendearen hasieran maitemindu ziren. Ezkondu egin nahi zuten, baina parrokiako apaiz katolikoak diru kopuru bat eskatzen zien, 25 pezeta, Aita santuaren dispentsa lortzeko, nahiz eta urrunak izan ahaideak zirelako. Apaizari ez zioten jaramonik egin, elkarrekin bizi ziren eta bi seme-alaba izan zituzten. Handik urte batzuetara, Espainiako Gerra Zibilatik ihes egiten, Frantziara erbesteratu ziren.[3]

Teresa, 1916ko maiatzaren 10ean pneumonia batek jota, hogeita hamahiru urtekin hil zen. Apaizak berak, orduan, zera esan zuen: bere erlijioaren arabera emakumea «bekatuan bizi» zenez, ezkondu gabe gizon batekin bizitzen, hileri katolikoan lurperatzeari ezeztz esan zion, «lur bedeinkatuan» lurperatzean profanazio bat izango zelako. Orduan, auzokide guztiek hilerri zibil bat eraikitzea erabaki zuten, eta ordu gutxiren buruan egin zuten Teresa duintasunez lurperatu ahal izateko espazioa. Basa-loreak, belarrak eta sastrakak inguratzen dute hilobi erromantiko hau, emakumearen gorpua intransigentziatik eta intolerantziatik babesteko helburuarekin egina. Hilarriak «Ene Teresa maiteari» idatzia darama.

2020ko irailaren 18an, Arango Kontseilu Nagusiak hilerria Tokiko Intereseko Kultura Ondasuna izendatu zuenean, Arandar Konbergentzia Demokratikoa abstenitu egin zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]