Test kulturalen isuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Test kulturalen isuria[1] gizaki orok daukan joera bat da, isuri kognitibo bat.[2] Test kulturalen isuria norberaren kulturaren berezko estandarren arabera interpretatzeko eta epaitzeko fenomenoa da. Fenomenoa, batzuetan, arazo nagusitzat hartzen da gizarte eta giza zientzietarako, hala nola ekonomia, psikologia, antropologia, historia eta soziologiarako. Aipatutako eremuetako praktikatzaile batzuk kulturaren isuria konpentsatzeko edo ezabatzeko metodoak eta teoriak garatzen saiatu dira.

Kultura bateko kideek konbentzioei buruzko suposizioak egiten dituztenean test kulturalen isuria gertatzen da, hizkuntzaren, notazioaren, frogaren eta ebidentziaren konbentzioak barne. Gero, kasu horiek logika edo lege naturalekin nahastea leporatzen zaie. Mota honetako joera ugari daude, arrazaren arau kulturalekin, bikote-hautaketarekin, justiziaren kontzeptuekin, baliozkotasun linguistiko eta logikoarekin, ebidentziaren onargarritasunarekin eta tabuekin lotuta.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. Matute, Helena.. (D.L. 2018). Nuestra mente nos engaña : sesgos y errores cognitivos que todos cometemos. EMSE EDAPP ISBN 9788417177690 PMC 1054981886 . Noiz kontsultatua: 2019-09-10.
  3. (Ingelesez) Barrett, Kimberly Holt. Race, Culture, Psychology, & Law. SAGE Publications, Inc., 19–30 or. ISBN 9780761926634.


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.