Thích Quảng Đức
Thích Quảng Đức | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Lâm Văn Tức |
Jaiotza | Hội Khánh, 1897 |
Herrialdea |
![]() Frantziar Indotxina (1897 - 1945) ![]() |
Heriotza | Ho Chi Minh Hiria, 1963ko ekainaren 11 (65/66 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: autoimmolazioa |
Jarduerak | |
Jarduerak |
bhikkhu (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Mahāyāna |
Thích Quảng Đức ( Ahoskera (i · ?); jaiotza izenez Lâm Văn Túc; 1897 - 1963ko ekainaren 11) Vietnameko Mahayana Budismo monje bat zen. 1963ko ekainaren 11n bere buruari su eman zion Saigoneko errepide bidegurutze batean. Quảng Đứcek protesta honekin Ngô Đình Diệmen Hego Vietnameko gobernuak Budistak jazartzen zituela salatu zuen. Bere suizidioaren argazkiek mundu osoko atentzioa eskuratu zuten eta Diemen gobernuaren aurkako kolpe handia izan zen. Malcolm Brownek egin zuen argazkia eta Pulitzer Saria eskuratu zuen.
Quảng Đứcen ekimenak nazioartkeo presioa ekarri zioen Diệmi, eta budistak gehiago ez jazartzeko asmoa zuten erreformak iragarri zituen. Hala ere aldaketa horiek ez ziren egin eta gatazka areagotu egin zen. Presidentearen anaia zen Ngô Đình Nhuk pagodak erasotu eta hainbat hildako eragin zituen. Quảng Đứcen eredua jarraituz hainbat monjek bere burua erre zuten.
1963ko azaroaren 2an estatu-kolpe batek Diem gobernutik kendu zuen.