The 5th Wave (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The 5th Wave (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2016
Jatorrizko izenburuaThe 5th Wave
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, dystopian film (en) Itzuli, eleberri batean oinarritutako filma eta ekintza-filma
Iraupena117 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe 5th Wave (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Atlanta
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)J Blakeson (en) Itzuli
[[Kategoria:J Blakeson (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Susannah Grant
Akiva Goldsman
Jeff Pinkner (en) Itzuli


[[Kategoria:Jeff Pinkner (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Chloë Grace Moretz
Nick Robinson (en) Itzuli
Ron Livingston
Maggie Siff
Alex Roe
Maria Bello
Maika Monroe
Liev Schreiber
McKaley Miller
Tony Revolori
Marc John Jefferies
Zackary Arthur
Talitha Bateman
Terry Serpico (en) Itzuli

[[Kategoria:Nick Robinson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]











[[Kategoria:Terry Serpico (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaGraham King
Konpainia ekoizleaColumbia Pictures
EdizioaPaul Rubell
Bestelako lanak
MusikagileaHenry Jackman
Argazki-zuzendariaEnrique Chediak
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York eta Londres

5thwavemovie.com
IMDB: tt2304933 Filmaffinity: 687430 Allocine: 204646 Rottentomatoes: m/the_fifth_wave Mojo: 5thwave Allmovie: v587281 TCM: 2032285 Metacritic: movie/the-5th-wave
Facebook: 5thWaveMovie Twitter: 5thwavemovie Instagram: 5thwavemovie Youtube: UCPrfe9eKuVgLTrxrjP_GSBA Netlix: 80067831Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

The 5th Wave (eusk. Bosgarren olatua) zientzia fikzio generoko film estatubatuarra da. Zuzendaria J. Blakeson eta gidoigilea Susannah Grant izan ziren. 2013ko Rick Yanceyren izen berdinaren nobelan oinarrituta dago gidoia.

Filmaren protagonista nagusiak Chloë Grace Moretz, Nick Robinson, Alex Roe, Maika Monroe eta Liev Schreiber dira.

Filmaren garapena 2012ko martxoan hasi zen, Colombia Pictures enpresak hartu zituenean trilogiaren zinemarako eskubideak, GK films ekoiztetxearekin.

Filmatzea Atlantan, Georgian 2014ko urritik 2015ko urtarrilera arte izan zen.[1]

Estatu Batuetan eta Espainian 2016ko urtarrilaren 22an estreinatu zen eta Mexikon urtarrilaren 29an.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lau estralurtar olatu-kolpek lurrean jo egin dute eta dena hondatuta utzi dute. Lehengo olatua mundu osoko itzalaldi bat izan zen, planeta osoko elektrika indar guztia bertan behera geratu zen. Bigarrena olatua uholde erraldoi bat izan zen planetako leku guztietan. Hirugarren olatua izurrite bat izan zen eta laugarren olatua hiltzaile talde bat izan zen, bizirik geratzen zen jendea harrapatzeko eta hiltzeko helburuarekin.

Egoera beldurgarri honetan, Cassie Sullivan, (Chloë Grace Moretz), protagonista, 16 urteko neska nerabe bat, bizirik irteten saiatuko da.

Bosgarren olatuaren egunsentian, humanitatearen azken arrastoen artean eta bizirik jarraitzen duten azkenetako bat izanik, Cassie bakarrik dago bere neba txikiarekin, Sam umearekin. Sam autobus batean utziko du eta bueltatuko dela aginduko dio. Bere peluxezko hartzatxoarekin bakarrik utziko du Sam. Cassiek badaki bere bizirik irauteko aukera bakarra eta bere neba txikia aurkitzeko aukera bakarra, bakarrik egotea dela. Bizi izandako hainbat horrore ostean, pertsonenganako bere konfiantza galdu egin da zeren eta azkenean, bizirik irautea da geratzen diren pertsona guztien helburu nagusia.

Cassieren arrastoa jarraitzen dugu bizirik irauten duen bitartean, Evan Walker misteriotsu eta xarmagarriarekin aurkitzen den arte. Evan nekazari eta iheslari gazte bat da. Cassieren anaia aurkitzen lagundu ahal diona. Cassiek behin betiko erabaki bat hartu beharko du: fidatu Evanekin edo esperantza betiko galdu; bizirik jarraitzea edo hil; dena alde batera utzi edo altxatu eta borrokatu... Eta hori guztia ezinbestean eta hilgarri izango den bosgarren olaturako prestatzen den bitartean.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]