The Bazaar of Bad Dreams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Bazaar of Bad Dreams
Datuak
Idazlea Stephen King
Argitaratze-data 2015
Generoa misterio eta Ipuin bilduma
Jatorrizko izenburua The Bazaar of Bad Dreams
Argitaletxea Charles Scribner and Sons Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak

The Bazaar of Bad Dreams (euskaraz Amets txarren bazarra), 2015eko Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko kontakizun laburren bilduma liburu bat da. "Hileta-oharrak" kontakizunak 2016ko kontakizun labur onenaren Edgar Saria irabazi zuen.

Kontakizun batzuk berriak dira, beste batzuk aldiz aurrez argitaratuak eta liburu honetan sakontasunez berrikusiak. Kontakizun bakoitzak bere hitzaurrea du, honetan idazleak kontakizun beraren jatorria eta hura idatzi izanaren zergatiaz mintzatzen da, bai eta dauzkan ezaugarri autobiografikoei buruz ere.

Liburua Stephen King idazlearen aipamen honekin hasten da:

« "Kontakizun hauek zuretzat bereziki idatzi nituen. Aurrera, irakur hitzazu, baina kontu handiz. Onenek hortzak baidituzte." »
Stephen King

Kontakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua Jatorrizko argitalpena
81 milia Mile 81 e-book (2011)
Premium Harmony The New Yorker (2009)
Batman eta Robinek liskar bat dute Harper's Magazine (2012)
Duna Granta (2011)
Mutiko gaiztoa Frantses eta alemanez argitaratua
Heriotz bat The New Yorker (2015)
Hezurren eliza Playboy (2009)
Moralitatea Esquire (2009)
Heriotz ondorena Tin House (2013)
Ur Ur e-book (2009)
Herman Wouk oraindik bizirik dago The Atlantic (2011)
Ondoezik Full Dark, No Stars (2011) azal sendoko bilduma
Blockade Billy Blockade Billy (2010)
Yummy jauna
Tommy Playboy (2010)
Hilzoriaren jainko berde txikia A Book of Horrors (2011)
Autobus hori beste mundu bat da Esquire (2014)
Heriotz-oharrak
Piroteknia mozkorra Drunken Fireworks audioliburua (2015)
Udako trumoi Turn Down the Lights (2013)