The Blair Witch Project

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Blair Witch Project
Jatorria
Argitaratze-data 1999
Jatorrizko izenburua The Blair Witch Project
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema, psychological horror Itzuli, found footage Itzuli eta misteriozko zinema
Iraupena 81 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Eduardo Sánchez Itzuli
Daniel Myrick Itzuli
[[Kategoria:Eduardo Sánchez Itzuli zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Daniel Myrick Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Daniel Myrick Itzuli
Eduardo Sánchez Itzuli
[[Kategoria:Daniel Myrick Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Eduardo Sánchez Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Heather Donahue
Michael C. Williams
Joshua Leonard
Jim King
[[Kategoria:Heather Donahue Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Michael C. Williams Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Jim King Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Gregg Hale Itzuli
[[Kategoria:Gregg Hale Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Haxan Films Itzuli
[[Kategoria:Haxan Films Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Tony Cora Itzuli
Argazki-zuzendaria Neal Fredericks
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Maryland
Argumentu nagusia Naturaz gaindiko fenomenoa
Kanpo loturak
www.blairwitch.com/
kronologia

The Blair Witch Project Book of Shadows: Blair Witch 2 Itzuli

The Blair Witch Project 1999ko Daniel Myrick eta Eduardo Sánchez estatubatuar zinema zuzendariek zuzendutako beldurrezko filma bat da. Heather Donahue, Michael C. Williams eta Joshua Leonard aktoreek antzeztu zuten.

Estreinatzeko garaian mundu osoan ospetsu bilakatu zen, gehienbat filmatua zegon dokumental formatuak ematen zion errealismo edo zinezkotasuna eta aktore guztiz ezezagunez antzeztua zela, jendearen jakin-mina piztu eta hautsak harrotu, baita bere inguruan sortutako esamesa eta hiri kondairengatik ere. Gainera, aurrekontu murritzeko filma izanik, lortutako etekin ekonomiko eta ikusle kopuru izugarriarekin alderatuz gero, inoizko film arrakastatsuena bihurtu zen, beregan inbertitutako mila dolarreko trukean hamar miloi dolar irabazi baitziren. Bestalde kritikarien iritzi eta kritika onak ere jasi zituen.

2000ko urriaren 27an Book of Shadows: Blair Witch 2 izeneko jarraipena estreinatu zen. Hurrengo urtean trilogia bat osatuko zuen hirugarren filma bat estreinatzea aurreikusi zen, baina azkenean egitasmoa ez zen gauzatu izan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1994ko urriaren 21a, Maryland, Burkittsville. Heather Donahue, Joshua Leonard eta Michael Williams zinemagintza ikasle gazteak eskualde hartako "Blairreko Sorgina" izeneko kondairari buruzko dokumental bat filmatzeko asmoz istorio beldurgarri hori girotua dagoen baso ilunean barneratuko dira. Ez zen haien berririk gehiago izan. Handik urte batera, dokumentala filmatzeko erabili zuten kamera topatu zen, hirukotearen desagertzearen aurreko gertakizun beldurgarriak azaleraziz.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blairreko Sorginaren kondairaren arabera, 1785ean Blair Township udalerrian (gaur egungo Burkittsville udalerria) Elly Kedward izeneko emakume bat sorginkeriaren eraginez arrastorik gabe desagertu omen zen.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Heather Donahue: Heather Donahue
  • Joshua Leonard: Joshua 'Josh' Leonard
  • Michael C. Williams: Michael 'Mike' Williams
  • Bob Griffith: Elkarrizketatutako arrantzalea
  • Ed Swanson: Betaurrekodun
  • Jim King: Elkarrizketatua
  • Sandra Sánchez: Zerbitzaria
  • Patricia DeCou: Mary Brown
  • Mark Mason: Kapela horidun gizona
  • Jackie Hallex: Haurradun emakumea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]