The Breakfast Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Breakfast Club
Jatorria
Argitaratze-data 1985
Jatorrizko izenburua The Breakfast Club
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa teen film Itzuli, komedia dramatikoa, sarbide-bizipena eta film dramatikoa
Iraupena 93 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Hughes
Gidoigilea(k) John Hughes
Antzezlea(k)
Emilio Estevez
Molly Ringwald
Ally Sheedy
Anthony Michael Hall
Judd Nelson
Paul Gleason
John Kapelos
John Hughes


[[Kategoria:Ally Sheedy Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Anthony Michael Hall Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Judd Nelson Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paul Gleason Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea John Hughes
Ned Tanen Itzuli
Michelle Manning Itzuli

[[Kategoria:Ned Tanen Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Michelle Manning Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Universal Studios
Edizioa Dede Allen Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Keith Forsey Itzuli
Argazki-zuzendaria Thomas Del Ruth
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Chicago
Historia
Jasotako sariak National Film Registry
Kanpo loturak

The Breakfast Club (euskaraz Gosariaren Elkartea) 1985eko John Hughes estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako nerabe drama-komedia filma bat da. Emilio Estevez, Paul Gleason, Anthony Michael Hall, John Kapelos, Judd Nelson, Molly Ringwald eta Ally Sheedy aktoreek antzeztu zuten.

Kritikari askoren arabera institutu garaiko eta nerabezaroari buruzko inoizko filma onenetakoa omen da, Hughesen filma nabarmenetakoa ere bada. Nerabezaroko estereotipo edo rol, kezka, beldur, ardura, etorkizuneko amets, ilusio, itxaropen, adiskidetasun, amodio, frustrazio eta arazo ezberdinetan sakontzen da.

Urteen poderioz kultuzko filma bilakatu da, estatubatuar hedabideek filmako bost nerabeak antzeztu zituzten aktore taldeari "The Brat Pack" (literalki, “Mukizu Koadrila”) deitzen diote.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1984ko martxoaren 24a, larunbata, arratsaldeko 19:00ak. Chicago hiriko Shermer auzunean dagoen institutuko bost ikasle arrazoi ezberdinengatik bertako liburutegian egotera zigorturik daude. Bost ikasleak honako hauek dira: Allison Reynolds (Ally Sheedy) neska ixil eta barnerakoia, Andrew Clark (Emilio Estevez) kirolaria, John Bender (Judd Nelson) makarra errebeldea, Brian Johnson (Anthony Michael Hall) buruargi eta jakintsua, eta Claire Standish (Molly Ringwald) neska eder eta xaloa, ondorioz, berez izaera nahiz bizimoduz elkarren artean batere ikustekorik ez duten nerabeak. Zigorraldian institutuko Richard Vernon (Paul Gleason) zuzendari ordearen zaintzapean egongo dira.

Zigorraren hasieran elkarrekin ez mintzatzea agindu zaie, ezta bertatik mugitu edota lo egitea ere. Liburutegi barnean zortzi ordu eta berrogeita hamalau minutuz egotera zigortuak daude (arratsaldeko 19:06etatik goizeko 4:00etara gau pasa eginez). Epe horren barnean, ikasleek gutxienez 1000 hitz izango dituen idazlan bana idatzi beharko dute, honetan euretako bakoitzak bere burua nor uste duten dela aipatu beharko dute. Vernon jaunak zigorra irauten duen denbora gehienean zaintzarik gabe eta liburutegian giltzapean eta bakarrik lagako ditu, noizbehinka zer moduz dauden ikusteko bertaratuz. Bender lotsagabeak Vernonekin harreman txarra du, arauei muzin egin eta ikaskideez aisa trufatzen da, gainera Claireri proposamen lizunak egingo dizkio. Allison aldiz, modu bitxian lasai dago eta ez du inorrekin hitzegin nahi. Orduak igaro hala, bakoitzak bere burua ireki, mintzatzen hasi eta elkarren artean harreman berezia sortuko da.

Zigortuek orduak era ezberdinetan igaroko dituzte, Benderrek liburutegitik inork ikusi gabe ateratzea lortu eta bere aldagelatik eskuratuko dien marihuana errez, txistuka, marraztuz, euren bizitzaz solastuz edota soilik lo eginez. Pixkanaka-pixkanaka batak-besteari bihotzak ireki eta beren sekretu ezkutukoenak azalduko dizkiete, tartean zigortuak izateko bakoitzari leporatu dizkieten arrazoiak. Adibidez, Allison gezurti hutsa da, Bender sozialki marjinatua eta desorekatua dagoen familia bateko senidea da, Andrewk bere aita gorrotatzen du, bere semearen iritziari jaramonik egin gabe, nola edo hala ohiko kirolari eta irabazlea izan dadin etengabe bultzarazten baitu, Claire bere birjintasunaz lotsatzen da, eta Brian buruargia izanik ikasketak nota bikainekin gainditzeko presio izugarriaren ondorioz zenbaitetan bere buruaz beste egitea serioski pentsatzera ere iritsi da. Modu honetan bost ikasleek euren gurasoekin harreman gatazkatsuak dituztela ohartuko dira. Halere, zigor epean sortu berri den elkarren arteko ustekabeko adiskidetasun berri hau, itxialdia amaitu eta bakoitza bere eguneroko bizimodura itzultzean amaituko dela pentsatzen dute, alegia, haien artean sortutako lotura estua larunbata horretatik eta liburutegitik haratago ez dela joango.

Taldeko gainontzekoek hala eskatuta, Brianek aurretik Vernon jaunak eskatu dien idazlana denen izenean idatziko du, baina zuzendari ordeak eskatutako gaiari buruz idatzi beharrean, maisuari nortzuk diren deskribatzeari ukatzen dioten idazlana idatziko du, Vernonek bost nerabeak aurrez bost estereotipoetara mugatu nahi dituela uste baitute. Idazlanaren amaieran "The Breakfast Club" edo "Gosariaren Elkartea" sinatuz.

Izena Aktorea Deskribapena Zigorraren arrazoia
Claire Standish Molly Ringwald Printzesatxoa: Institutuan neska aski ezaguna, aitatxo eta amatxok ongiegi eta kotoi artean hezitua, nahi duena eskura du, bere familia aberatsa baita Moda dendetan erosketak egiteko asmoz institutuko klaseetatik piper egitea
Andrew Clark Emilio Estévez Kirolaria: Institutuko borroka taldeko kidea Ikaslekide baten "koskabiloak" esparadrapoz biltzea
Brian Johnson Anthony Michael Hall Garuna: Ohiko institutuko adimen bikaineko ikasle buruargia Ezkutuan institutuan bengaladun pistola sartzea, istripuz bere aldagelan lehertu eta kalte txikiak eraginez
John Bender Judd Nelson Kriminala: ohiko nerabe kinki edo makarra. Institutuan bereak eta bi egiten dituen liskarzalea Institutuko suteen aurkako alarma martxan jarri eta ikasle eta maisu guztiei larrialdia sortaraztea, filma aurrera doan heinean, Bender berak maiz zigortzen dutela ulertzera ematen du
Allison Reynolds Ally Sheedy Kasu klinikoa: neska desegokitua, bitxia eta gezurti hutsa Ez zuen beste egitekorik

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]