The Eagle Has Landed

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Eagle Has Landed
Logo eagle has landed de.svg
Filma
Jatorrizko izena The Eagle Has Landed
Urtea 1976
Generoa spy filma
film adaptazioa
drama filma
Gerra-zinema
Herrialdea Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa The Eagle Has Landed
Iraupena 135 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Ingalaterra
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Sturges
Gidoigilea(k) Tom Mankiewicz
Jack Higgins

Antzezlea(k)
Michael Caine
Donald Sutherland
Robert Duvall
Jenny Agutter
Donald Pleasence
Anthony Quayle
Jean Marsh
Judy Geeson
Sven-Bertil Taube
Treat Williams
Larry Hagman
Joachim Hansen
Siegfried Rauch
John Standing
Michael Byrne














Ekoizpena
Ekoizlea David Niven, Jr.
Konpainia ekoizlea ITC Entertainment
Edizioa Anne V. Coates
Bestelako lanak
Musikagilea Lalo Schifrin
Argazki-zuzendaria Anthony B. Richmond
Kanpo loturak

The Eagle Has Landed (euskaraz Arranoak Lurrartu Du) 1976ko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra eta espioitza film bat da. 1975eko Jack Higgins ingeles idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Michael Caine, Donald Sutherland, Robert Duvall, Jenny Agutter, Donald Pleasence, Anthony Quayle, Larry Hagman, Treat Williams, Judy Geeson, Jean Marsh eta Anthony Dawson aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1943, Bigarren Mundu Gerra. Alemania Nazian agintari militarrak beren espioien bidez urte amaieraldera Winston Churchill britainiar agintaria bere Norfolk konderriko etxaldean egongo dela jakiten dutenean, britainiar lehen ministroa bahitu eta Alemaniara garraiatzeko egitasmo ausart bat antolatuko dute, honela Britainiar Gobernua Adolf Hitlerrekin negoziatzera derrigotzerko asmoz.

Heinrich Himmlerrek (Donald Pleasence) Max Radl kolonelari (Robert Duvall) ekintzaren xehetasun guztiak antolatzeko ardura emango dio. Radl kolonelak Steiner alemaniar militarra erreklutatuko du (Michael Caine), aurrez matxinatzeagatik espetxeratua eta bere heriotz zigorra noiz beteko den zain dagoen gizasemea, ekintzan parte hartzearen truk bizitza salbatuko duela aipatuz. Britainiarrak bizi gorrotatzen dituen Liam Devlin (Donald Sutherland) IRAko kidea ere ekintza honetarako erreklutatuko dute.

Steiner eta bere taldekideak hegazkinez garraiatuak izan eta paratxutez eta polonir militarrez mozorrotuta Ingalaterrako Norfolk konderriko Studley udalerrira jauzi eta lurrartuko dute. Herritarrek beren maniobrak burutzen ari diren poloniar militar aliatuak direla usteko dute, horrenbestez inorren susmo txarrik ez piztea lortuz. Bestalde, alemaniarren aldeko ezkutuko ingeles espioien laguntza ere izango dute, tartean Joanna Grey (Jean Marsh) ingeles etxekoandearena, gainera Aita Verecker (John Standing) herriko apaizaren gogokoak izatea ere lortuko dute. Bienbitartean Churchillen etorreraren zain egongo dira.

Baina erreka batean maniobretan ari direla, heurei begira ari zaien neskato bat uretara erori eta itotzear dagoela, taldekide batek hura salbatu baina nahigabean bere alemaniar uniformearen zati bat ikusgai jarriko du, bere benetazko nortasuna herritarren aurrean agerian lagaz.

Steiner kolonelak. beren ekintzak arrakasta izan dezan, herritar guztiak bahitu eta elizan giltzaperatzea beste irtenbiderik ez du izango. Baina guztia ikussi berri duen herriko neska gazte bat Grey andrearen etxera joan eta xaloki alemaniarrek herria bereganatu dutela aipatuko dio, bera ere alemaniar espioia dela jakin gabe, hortaz Grey andreak neska gaztea tiroz hiltzen saiatuko da, halere neskak ihes egitea lortu eta herritik hurbil kokatua dagoen estatubatuar unitate militar baten kanpalekura ailegatu eta jazotakoaren berri emango die.

Honenbestez, eskarmenturik gabeko Pitts kapitainak(Larry Hagman) bere goi agintariei deus ere informatu gabe eta bera buru dela estatubatuar militar talde batekin herrira bertaratuko da, alemaniar espioiak aisa menperatuko dituelako ustetan. Baina estatubatuarrek alemaniarrak errenditzen saiatzean, baina alemaniarrek tiroz ongietorria egin eta estatubatuarrek hildako eta zauritu ugari izango dituzte. Amaiera guztiz ezustekoa eta harrigarria izango da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]