Edukira joan

The Kooks

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Kooks Ingalaterrako musika talde bat da. Taldea Luke Pritchard, Hugh Harris, Peter Denton, Chris Prendergast eta George Manckuso musikariek osatzen dute. Jotzen duten generoa rocka da, indie rock eta rock alternatiboa, hain zuzen ere.

The Kooks Irving Plazan, 2007ko maiatzean.

Taldea 2004 urtean sortu zen, Brightonen (Ingalaterra). Une hartan, The Kooks-eko partaideetako batzuk Brighton-eko Musika Modernoren Institutuan ikasten ari ziren eta han ezagutu zuten elkar. Taldearen izena David Bowieren "Kook" izeneko kanta batetik hartu zuten. The Kooksek eragin nabaria jaso du beste taldeetatik, besteak beste, The Police, Neil Young, The Rolling Stones eta, nagusiki, The Beatles taldetik. Taldea bezala jo zuten lehenengo abestia “Reptilia” izan zen. Historikoki talde honek beste musikariekin harreman nahiko txarrak izan ditu, besteak beste, Razorlight eta Arctic Monkeys taldeekin.

Oraingo kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Luke Pritchard- abeslari nagusia eta gitarra (2004tik orain arte)
  • Hugh Harris – gitarra eta koruak (2004tik orain arte)
  • Peter Denton – baxua eta koruak (2008tik orain arte)
  • Chris Prendergast – bateria jotzailea (2010tik orain arte)
  • George Manckuso – teklatu (2011)
Harris eta Pritchard Summercase jaialdian, 2008.

Lehenengo Kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Paul Garred - bateria jotzaile (2004 – 2010)
  • Dan Logan– baxua eta koruak (2008)
  • Max Raffert – baxua eta koruak (2004 – 2008)
  • Nichols Millard – bateria jotzaile (2008

Beste The Kooks

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeria bezala, esan daiteke badagoela 90 hamarkadan osatutako Suediako beste “The Kooks” izeneko talde bat. Suediako taldearen abesti batzuk Youtuben agertzen dira, Ingalaterrako taldeko abestiekin nahasketa sortu delarik. Izan ere, Suediako taldearen abestietan, Ingalaterrako taldearen argazkiak azaltzen dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez): Webgune ofiziala,