Edukira joan

The Legend of Zelda: Echoes of Wisdom

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Legend of Zelda: Echoes of Wisdom
Jatorria
Argitaratze-data2024
Izenburuaゼルダの伝説 知恵のかりもの eta The Legend of Zelda: Echoes of Wisdom
Jatorrizko herrialdeaJaponia
ArgitaletxeaNintendo
Banatze bideaROM cartridge (en) Itzuli
Aurkezpen data2024ko ekainaren 18a
Ezaugarriak
Genero artistikoaakzio eta abentura bideo-jokoa
Hizkuntzajaponiera eta ingelesa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaNintendo Switch
Adin-sailkapenaEveryone 10+
TelesailaThe Legend of Zelda
Ekoizpena
EkoizleaEiji Aonuma
GaratzaileaNintendo
Fikzioa
IMDB: tt32379265 Edit the value on Wikidata

The Legend of Zelda: Echoes of Wisdom Nintendok Nintendo Switch-arentzat argitaratuko duen bideojoko bat da. Zeldaren abentura honetan, jokalariak ez du Link kontrolatuko, baizik eta, lehen aldiz, Zelda printzesa izango da jokoko protagonista.[1]

Jokoak ikuspegi isonometrikoa du eta 2019an argitaratutako Link´s Awakening-en estiloa jarraitzen du.

Lehen aldiz kontrolatu ahalko du jokalariak Zelda printzesa.

Tri Road objektu bereziarekin, printzesak objektuak klonatu eta biderkatu beharko ditu: kaxak, mahaiak edo oheak inbokatuko ditu Zeldak, baita ur blokeak eta bestelakoak ere. Hauei esker, puzzleak gainditu beharko dira, ikuspegi isometrikoa duen jokoari berebiziko askatasuna txertatuz.[2][3]

Link Ganon-ekin borrokan ari dela, lurreko arrakala misteriotsu batean desagertzen da. Hyrule erreinu osoan agertu da pitzadura iluna, eta horrek, eragin handia izan du erresuman. Zeldak misterioa argitu eta Link salbatu beharko du Tri misteriotsuaren laguntzarekin. Horretarako Tri Road, objektuak klonatzen dituen tramankulua izango du bidaide.[2][3]

Nintendo Switch-en remake-a duen Link´s Awakening (2019) bideojokoaren estilo bisual berdina du jokoak.[2]

Jokoa 2024ko ekainaren 18an iragarri zen lehen aldiz Nintendo Direct aurkezpen batean. Argitaratze data 2024ko irailaren 26a da[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Gamerauntsia. «The Legend of Zelda: Echoes of Wisdom-ek Zelda printzesaren kontrolpean jarriko gaitu irailean 26an» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  2. a b c (Ingelesez) «The Legend of Zelda: Echoes of Wisdom will finally let you play as Zelda herself» Engadget 2024-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  3. a b (Ingelesez) McWhertor, Michael. (2024-06-18). «New Legend of Zelda game finally makes Zelda the playable hero of Hyrule» Polygon (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]