The Legend of Zelda: Skyward Sword

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Legend of Zelda Skyward Sword.png The Legend of Zelda: Skyward Sword
Jatorria
Argitaratze-data2011
Izenburuaゼルダの伝説 スカイウォードソード
Jatorrizko herrialdeaJaponia
ArgitaletxeaNintendo
Banatze bideadigital download (en) Itzuli eta Nintendo optical disc (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaakzio eta abentura bideo-jokoa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaWii
Adin-sailkapenaPEGI 12Everyone 10+A (All ages)USK 12
TelesailaThe Legend of Zelda
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Hidemaro Fujibayashi
Ekoizpena
EkoizleaEiji Aonuma
GaratzaileaNintendo Entertainment Analysis & Development
Bestelako lanak
MusikagileaKoji Kondo (en) Itzuli
Mahito Yokota (en) Itzuli
Shiho Fujii (en) Itzuli
Takeshi Hama (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSkyloft (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoauniverse of The Legend of Zelda (en) Itzuli

zelda.com… eta nintendo.co.jp…
IMDB: tt2090679 Youtube: UCo6XrNe5b6fEPay_mZMiT2g Edit the value on Wikidata
kronologia
The Legend of Zelda: Spirit Tracks (en) Itzuli The Legend of Zelda: Skyward Sword

The Legend of Zelda: Skyward Sword (japonieraz: ゼルダの伝説 スカイウォードソード Zeruda no Densetsu: Sukaiwōdo Sōdo?, euskaraz: «Zeldaren Kondaira: Zeruaren ezpata») Nintendo EADek garatutako akzio-abenturazko bideo-joko bat da. The Legend of Zelda saga ospetsuaren 16. atala izan zen. Nintendok Wii kontsolarentzat 2011 amaieran salgai jarri zuen. Jokoak derrigorrez Wii MotionPlus periferikoa erabiltzen zuen.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko apirilean Shigery Miyamotok Zelda Team berriz aktibo zegoela iragarri zuen, eta sagako atal berrietan lan egiten. Handik gutxira, 2008ko E3an, atal berri horietako bat Wii kontsolarentzat izango zela baieztatu zen.

Beranduago, 2009ko E3an, Shigeru Miyamotok, kazetari talde batekin topaketa pribatu batean jokoa 2010ean aurkeztua izango zela eta derrigorrez Wii MotionPlusa erabiliko zuela iragarri zuen. Artwork enigmatiko bat ere publiko egingo zen, non bideo-jokoko protagonista den Link emakumezko irudi baten ondoan agertzen den, zurrumurru mota oro piztuz.

2010 hasieran jokoa 2010eko E3an egongo zela baieztatu zen, baita Nintendok jokoa urte horren amaieran estreinatzeko zuen nahia ere. Handik hilabete gutxira jokoak Nintendoren konferentzia ireki zuen E3an bere lehen trailerrarekin. Los Angeleseko Konbentzioguneko eskenategian, Shigeru Miyamotok atal berriaren gameplayaren erakusketa bat egin zuen ezpataren erabileran zentratuz. Alabaina, erakusketa hori arazo teknikoen ondorioz orbandua geratu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]