The Long Voyage Home
The Long Voyage Home (euskaraz Etxerako Bidai Luzea), 1940ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren drama film bat da. Eugene O'Neill antzerkigilearen The Moon of the Caribees (Karibeen Ilargia), In The Zone (Eremuan), Bound East for Cardiff (Ekialdeko Norantzan Cardiffera) eta The Long Voyage Home (Etxerako Bidai Luzea) antzezlanetan oinarritua dago. John Wayne, Thomas Mitchell, Ian Hunter, Barry Fitzgerald, Wilfrid Lawson, John Qualen, Mildred Natwick eta Ward Bond aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Gregg Toland), Efektu berezi onenen Oscar Saria (R. T. Layton, Ray Binger eta Thomas T. Moulton), Muntatze onenaren Oscar Saria (Sherman Todd), Soinu banda onenaren Oscar Saria (Richard Hageman), Film onenaren Oscar Saria (John Ford) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Dudley Nichols).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerra (1939-1945). Antilletan gaua igaro ondoren, SS Glencairn itsasontziko eskifaia bere egunerokotasunera itzuli eta Baltimore hirira nabigatzen hasi da. Taldea pertsona ezberdinek osatzen dute, tartean Driscoll (Thomas Mitchell) adin ertaineko irlandar gizasemea, Ole Olsen (John Wayne) suediar nekazari ohi gaztea, eta Smitty (Ian Hunter) ingeles jauntxoa. Dinamita karga bat jaso ondoren, Erresuma Batura itzultzeko bidaiari berrekin diote, baina ezkutuan dauden alemaniar itsaspekoen mehatxuak tentsio handiko uneak biziaraziko dikiete.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- John Wayne: Olsen
- Thomas Mitchell: Driscoll
- Ian Hunter: Smitty
- Barry Fitzgerald: Cocky
- Wilfrid Lawson: Kapitaina
- John Qualen: Axel
- Mildred Natwick: Freda
- Ward Bond: Yank
- Arthur Shields: Donkeyman
- Joseph Sawyer: Davis
- J. M. Kerrigan: Crimp
- Rafaela Ottiano: Bella
- Carmen Morales: Espainiar neska
- Jack Pennick: Johnny
- Bob E. Perry: Paddy
- Constant Frenke: Norway
- David Hughes: Scotty
- Constantine Romanoff: Big Frank
- Dan Borzage : Tim
- Harry Tenbrook: Max
- Cyril McLaglen: Lehen tipoa
- Douglas Walton: Bigarren tipoa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitx irakurgai (Ingelesez)
- 1940ko filmak
- John Fordek zuzendutako filmak
- Eugene O'Neillek idatzitako filmak
- Dudley Nicholsek idatzitako filmak
- John Waynek antzeztutako filmak
- Thomas Mitchellek antzeztutako filmak
- Barry Fitzgeraldek antzeztutako filmak
- John Qualenek antzeztutako filmak
- Mildred Natwickek antzeztutako filmak
- Ward Bondek antzeztutako filmak
- J. M. Kerriganek antzeztutako filmak
- Arthur Shieldsek antzeztutako filmak
- Douglas Waltonek antzeztutako filmak
- Jack Pennickek antzeztutako filmak
- Joe Sawyerrek antzeztutako filmak
- Billy Bevanek antzeztutako filmak
- James Flavinek antzeztutako filmak
- Harry Woodsek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Mendebaldeko Fronteari buruzko filmak (Bigarren Mundu Gerra)
- Itsasontzietan girotutako filmak
- Drama filmak
- Zuri-beltzeko filmak