The Lunchbox

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Lunchbox
Jatorria
Argitaratze-data2013
Jatorrizko izenburuaद लंच बॉक्स eta Dabba
Jatorrizko hizkuntzahindia
ingelesa
Jatorrizko herrialdeaIndia, Frantzia eta Alemania
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta film erromantikoa
Iraupena105 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ritesh Batra (en) Itzuli
[[Kategoria:Ritesh Batra (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Ritesh Batra (en) Itzuli
[[Kategoria:Ritesh Batra (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Irrfan Khan
Nimrat Kaur (en) Itzuli
Nawazuddin Siddiqui (en) Itzuli
Lillete Dubey (en) Itzuli
Nakul Vaid (en) Itzuli
Denzil Smith (en) Itzuli
Bharati Achrekar (en) Itzuli
Shruti Bapna (en) Itzuli

[[Kategoria:Nimrat Kaur (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Nawazuddin Siddiqui (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lillete Dubey (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Nakul Vaid (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Denzil Smith (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bharati Achrekar (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Shruti Bapna (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaAnurag Kashyap
Guneet Monga (en) Itzuli

[[Kategoria:Guneet Monga (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaMax Richter
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMumbai

thelunchboxmovie.com
IMDB: tt2350496 Filmaffinity: 717074 Allocine: 220884 Rottentomatoes: m/the_lunchbox Mojo: lunchbox Allmovie: v585851 TCM: 2048335 Metacritic: movie/the-lunchbox TV.com: movies/the-lunchbox Netlix: 70278932Edit the value on Wikidata

The Lunchbox 2013ko film indiarra da, genero epistolarra (gutun-trukea) eta gastronomia gaiak nahasten dituena ukitu erromantikoekin. Zuzendari eta gidoilaria Ritesh Batra, eta aktore nagusiak Irrfan Khan, Nimrat Kaur eta Nawazuddin Siddiqui dira.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbai hirian bulegari eta langile askok zakote-ontziak jasoz bazkaltzen dute lantokian egunero. Dabba deritzote zakote-ontziei hirian eta dabbawalak dira horiek garraiatzen dituztenak (filmaren hindizko izenburua Dabba da hain zuzen, hindiz). Ospea dute ehundaka mila oturuntza banatu arren egunero, oso gutxitan okertzen direla jasotze eta entrega puntuetan[1]. Zehaztasun mekaniko horren inguruan eraikia dago argumentua, kasu honetan bidalketa-jasoketa batzuk nahastearen ondorioz, bi ezezagunen arteko harreman erromantikoa hasiko baita.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zakote-ontzia jasotzen duen bezeroetako bat Fernandes jauna da, bulegari lehor eta bakarti bat, laster erretiratuko dena. Egun batez, jatetxeko ohiko ontzia jaso beharrean, okerrekoa jasoko du: Ila izeneko emakumezko batek bere senarrari bidaltzen diona, janari ezin gozoagoarekin[2]. Ilak espero du janarian maitasun eta mimo handia jarriz bere ezkontzako egoera zuzenduko duela, senarrarekin ez baitoaz gauzak ondoegi. Aldiz, okerreko jasotzailearekin mezuak eta jana trukatuz, beste era bateko konexio sentimentala garatuko da.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernandez jaunaren eta Ilaren arteko hizkuntza-harremana nolabait diglosikoa da, lehenak ingelesez egiten baitu nagusiki eta emakumezkoak aldiz hindiz[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mumbai's amazing dabbawalas» specials.rediff.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  2. a b Luistxo. «The Lunchbox» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]