Edukira joan

Zakote-ontzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Metalezko zakote-ontzia, irekita.

Zakote-ontzi edo tuperra[1] da zakotea eramateko ontzi bat[2]. Hau da, eguneko edo egun batzuetarako jana hartzen zutenean artzainek, edo mendira laguntzaile batek igotzen zienean, janari edo zakote hori edukitzeko ontziak. Adiera modernoagoan janari prestatua edo berotzekoa garraiatzeko kaxa edo ontzi bat izan daiteke.

Zakote-ontziak metal, lata, beira edo plastikozkoak, izan daitezke. Plastikozkoak izendatzeko tuper erabiltzen da gaur egunean euskaraz[1]: Tupperware marka komertzialetik eratorritako izena da, baina marka askotakoak daude gaur egunean jada merkatuan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «tuper - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  2. «Euskalterm» Euskalterm (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]