The Outsider (Stephen Kingen eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Outsider (Stephen Kingen eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Stephen King
Argitaratze-data2018
IzenburuaThe Outsider
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaCharles Scribner's Sons (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoahorror fiction (en) Itzuli eta crime fiction (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
kronologia
End of Watch (eleberria) The Outsider (Stephen Kingen eleberria)

The Outsider (euskaraz Kanpotarra), 2018ko Stephen King estatubatuarraren beldurrezko eleberri bat da. 2018ko maiatzaren 22an argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, Oklahoma, Flint City udalerria, hamaika urtetako mutiko bat basatiki bortxatua eta eraila agertu da. Froga guztiek herritar estimatuenetakoa dena erruduntzen dute: Terry Maitland, literatura irakaslea, haur ligaren entrentzailea, senar ona eta bi alaben aita. Ralph Anderson poliziaren detektibeak haren atxiloketa aginduko du. Maitlandek erailketa jazo zen unean beste hiri batean zegoelako koartada irmoa du, baina gertakariaren kokalekuan aurkitutako ADN probek bera erruduna dela adierazten dute. Justizia et iritzi publikoaren aurrean Terry Maitland hiltzailea da eta kasua argitua gelditu da. Baina Anderson detektibea ez da gustura gelditu. Maitlandek tipo zintzoa dirudi, herritar eredugarria, agian bi aurpegi izango ote ditu? Eta, nolatan da posible une berean bi lekuetan egotea? Erantzuna, Stephen Kingen lumatik aterata espero liteken bezala, galdera hori egin ez izana desiatuko dizu.