The Pillars of the Earth

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Pillars of the Earth
Datuak
IdazleaKen Follett (1989)
Argitaratze-data1989
GeneroaFikziozko Historia
Jatorrizko izenburuaThe Pillars of the Earth
ArgitaletxeaMacmillan Publishers
HerrialdeaErresuma Batua
Orrialdeak816
FormatuaInprimatua
ISBN0-333-51983-3
Euskaraz
IzenburuaLurraren Pilareak

The Pillars of the Earth (euskaraz Lurraren Pilareak) 1989an Ken Follett galestar idazleak idatzitako fikziozko historia eleberri bat da. Argitaratzaileak eleberrian luzera handia zela eta (816 orrialde), kontakizunak irakurleak aspertuko zituelako ustearekin arduratuak egon arren, idazlaren eleberri arrakatatsuena bilakatu zen, bai eta jende askoren gogokoenetakoa ere. Argitaratu zenetik gaur egun arte eleberri honen ale kopuru itzela saldu da eta hizkuntza askotara itzuli da.

Erdi Aroko Ingalaterran girotuta dago, Ingeles anarkia zeritzon garaian, eta Kingsbridge fikziozko udalerriko katedralaren eraikuntza azaltzen du.

2007an World Without End (Amaierarik Gabeko Mundua) jarraipen eleberria arrgitaratu zen. 2010ean eleberri honetan oinarritutako eta izenburu berdineko zortzi atalez osatutako The Pillars of the Earth telesaila estreinatu zen.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria hitzaurrea eta sei ataletan banaturik dago:

- 1123ko hitzaurrea

- Lehen atala, 1135-1136

- Bigarren atala, 1136-1137

- Hirugarren atala, 1140-1142

- Laugarren atala, 1142-1145

- Bosgarren atala, 1152-1155

- Seigarren atala, 1170-1174

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jack Jackson (Jack Builder bezala ere ezagutua): Jack Shareburg-en (Jacques Cherbourg) eta Ellen-en semea, arkitekto eta hargin profesionala bihurtu zen.
  • Tom Builder: Bere bizitza osoan amets handi bat izan duen arkitektoa, katedral bat eraikitzea.
  • Ellen: Zaldun baten alaba, ingeles, frantses eta latinez mintzatzen eta idazten daki, garaiko emakumetan arras ezhoikoa. Jack Shareburgen maitalea eta Jack Jacksonen ama da, basoan bizi zela Tom Builderrek topatu zuen.
  • Philip priorea: Kingsbridge udalerria katedrala baten inguruan haziko dela amets egiten duen fraidea.
  • William Hamleigh: Behe mailako jauntxo baten semea, denboraldi batez Shiringo konderriaren jabetza irabazi baina azkenean hura galtzen amaituko du.
  • Aliena: Shiringo kondearen alaba, William Hamleighen emaztea izaten amaituko du.
  • Richard (Richard Kingsbridgekoa): Alienaren anai txikia, soldadu eta buruzagi trebe bilakatuko den zalduna, bere artile negozioaren diru sarrerak Alienaren menpe daude.
  • Alfred Builder: Tomen semea, lanbidez hargina, gerora Alienarekin ezkonduko da.
  • Agnes: Tom Builderren lehenbiziko emaztea eta Martha eta Alfreden ama.
  • Martha: Tomen alaba, Alfreden arreba, Jacken arrebaordea.
  • Waleran Bigod artzapezpikua: Elizgizon handigura eta ustela, buruan beti ahalik eta botere gehien nola bereganatuko duen beste gauzarik ez du.
  • Jonathan: Tomen semea, haurra zenetik Philip prioreak heziko du.
  • Lord Percy Hamleigh, Shiringo kondea: William Hamleighen aita.
  • Regan Hamleigh anderea, Shiringo kondesa: William Hamleighen ama.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]