The Two Mrs. Carrolls
The Two Mrs. Carrolls | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1947 |
Izenburua | The Two Mrs. Carrolls |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, film dramatikoa eta Zinema beltza |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Godfrey (en) |
Gidoigilea(k) | Thomas Job (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mark Hellinger |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | Frederick Richards (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Franz Waxman (en) |
Argazki-zuzendaria | John Peverell Marley (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
The Two Mrs. Carrolls (euskaraz Bi Carroll Andreak) 1947ko Peter Godfrey ingeles zinema zuzendariak zuzendutako misteriozko film beltza bat da. Martin Vale antzerkigilearen 1935eko izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Humphrey Bogart, Barbara Stanwyck, Alexis Smith eta Nigel Bruce aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geoffrey Carroll (Humphrey Bogart) margolaria Eskoziako oporraldi batean Sally (Barbara Stanwyck) ezagutu eta biak elkar maiteminduko dira, baina margolariak ez dio ezkondua dagoela esanen. Geoffrey etxera itzuli eta jada gaixorik dagoela dirudien Beatrice (Ann Carter) emaztea pozoindu eta hil egingo du. Ondoren, Heriotzaren Aingerua izeneko emaztearen erretratua margotuko du.
Margolaria Sallyrekin ezkonduko da. Elkarrekin denboraldi bat bizitzen daudela, margolariak bere emazte berria Heriotzaren Aingerua izeneko margolana margotzeko modelo gisa hartuko du, eta iraganeko istorio iluna errepikatzera doala dirudi. Baina Sallyk bere senarrak izaera ezegonkorra duela jabetu eta piskanaka-piskanaka pozointzen ari zaitzaiola susmatzen hasiko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Humphrey Bogart: Geoffrey Carroll
- Barbara Stanwyck: Sally Morton Carroll
- Alexis Smith: Cecily Latham
- Nigel Bruce: Tuttle doktorea
- Isobel Elsom: Latham andrea
- Patrick O'Moore: Charles Pennington
- Ann Carter: Beatrice Carroll
- Anita Bolster: Christine
- Barry Bernard: Horace Blagdon
- Colin Campbell: MacGregor
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1947ko filmak
- Humphrey Bogartek antzeztutako filmak
- Barbara Stanwyckek antzeztutako filmak
- Alexis Smithek antzeztutako filmak
- Nigel Brucek antzeztutako filmak
- Anita Sharp-Bolsterrek antzeztutako filmak
- Mark Hellingerrek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zinema beltzeko filmak
- Thrillerrak
- Drama filmak
- Hilketei buruzko filmak
- Antzezlanetan oinarritutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Ingalaterran girotutako filmak