Barbara Stanwyck
Barbara Stanwyck | |
---|---|
![]() (1950) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ruby Catherine Stevens |
Jaiotza | Brooklyn, 1907ko uztailaren 16a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Santa Monica, 1990eko urtarrilaren 20a (82 urte) |
Heriotza modua | : birika-enfisema |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Frank Fay (1928 - 1935) Robert Taylor (1939 - 1951) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Erasmus Hall High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, modeloa, gidoilaria eta antzerki aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Westerna |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ruby Catherine Stevens, ezagunagoa Barbara Stanwyck ezizenaz (New York, 1907ko uztailaren 16a - Santa Monica, 1990eko urtarrilaren 20a) aktore estatubatuarra izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Brooklyn-en jaioa[1], familia txiro bateko alaba izanda, aktore bezala famatu izan arte hainbat lan izan zituen, telefonista, eta modelo adibide. Bere lehenengo filma Broadway Nights (1927) izan zen.[2]
1928tik 1935era bitartean, Frank Ray aktorearekin egon zen ezkonduta, seme bat izan zuten batera, Dion, gizona zein semearengandik tratu txarrak jaso zituela esan ohi zen garaian. Ondoren, 1939an Robert Taylor aktorearekin ezkondu zen eta 1952an banatu ere, uztez Taylorrek Ava Gadner eta beste emakumen batzuekin engainatzen zuelako[1]. Robert Wagner, Marlene Dietrich edo Joan Crawford bezalako aktoreekin ere harremandu dute, eta oso kritikatua izan zen genero berdineko edo gazteagoak ziren bikote sexualak izateagatik.[2]
1944ean emakumezko aktore ordainduena bihurtu zen, garaiko 360.000 euro jasota.[2]
Oscar Sarietarako lau izendapen izan zituen, Stella Dallas (1937), Suzko bola (1941), Galbidea (1944) eta Hilhotsak (1948) filmengatik, baina ez zituen lortu, eta 1982an Oscar honorifikoa eman zioten.[2]
Nagusitu ahala zineman aukerak murriztu eta telebista saioetan hasi zen, eta berezko programa bat izan zuen Emmy bat eman ziona 50. hamarkadan.[1]
1990ean hil zen, 82 urte zituela.[2]
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barbara Stanwyck ![]() |
- 50. hamarkadan Emmy Saria.[1]
- 1982an Ohorezko Oscar Saria.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Barbara Stanwyck, genial femme fatale» El Correo 2020-06-08 (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) «Barbara Stanwyck: un marido maltratador, rumores de lesbianismo y ningún Oscar» ELMUNDO 2020-06-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).