The Wolf Man (1941eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Wolf Man (1941eko filma)
Der Wolfmensch logo.png
Jatorria
Argitaratze-data 1941
Jatorrizko izenburua The Wolf Man
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema, monster filma Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena 70 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) George Waggner
Gidoigilea(k) Curt Siodmak
Antzezlea(k)
Lon Chaney Jr.
Claude Rains
Warren William
Ralph Bellamy
Patric Knowles
Béla Lugosi
Maria Ouspenskaya
Evelyn Ankers
J. M. Kerrigan
Forrester Harvey
Doris Lloyd










Ekoizpena
Ekoizlea George Waggner
Konpainia ekoizlea Universal Studios
Edizioa Ted J. Kent Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Charles Previn
Argazki-zuzendaria Joseph A. Valentine
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Gales
Kanpo loturak

The Wolf Man (euskaraz Otsogizona) 1941eko George Waggner estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako beldurrezko drama film bat da. Otsogizonaren kondairan oinarritua dago. Lon Chaney, Jr., Claude Rains, Warren William, Ralph Bellamy, Patric Knowles eta Bela Lugosi aktoreek antzeztu zuten.

Filma beste munduko gauza izan gabe ere, beldurrezko zinemako klasikoen artean sailkatua dago eta 1940ko hamarkadako genero honetako film arrakastasuenen artean egon zen. Lon Chaney, Jr. aktoreak otsogizonaren papera antzeztu zuen lau jarraipen izan zituen: Frankenstein Meets the Wolf Man (1943), House of Frankenstein (1944), House of Dracula (1945) eta Abbott and Costello Meet Frankenstein (1948).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBetan urte batzuz bizitzen egon ondoren, Larry Talbot bere Galesko Llanwelly udalerrian duen etxera bizitzera itzuli da. Bertan, Gwen Conliffe (Evelyn Ankers) neska gaztea ezagutuko du, antikuarioaren alaba.

Gau batez, Larry, Gwen eta haren laguna den Jenny (Fay Helm) ijitoen akanpaleku bat bisitatuko dute. Leku hartan Bela ijitoa (Bela Lugosi) ezagutu eta hark Jennyren eskuan «otsogizonaren marka» duela jabetuko da. Itzulerako bidean, otso batek hirukotea erasotuko du: Larryk basapiztia hiltzea lortuko du baina aurretik kozk egingo dio, gainera otsoak Jenny ere hilko du.

Gertakari latz honetatik aurrera Larryren bizitzak sekulako aldaketa izango du. Eskualdean otso baten erasoen ondorioz jende hila agertzen hasiko da eta Larry bera otsogizona eta hilketa horien arduradun ez ote den kezkatzen hasiko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Wolf Man (1941eko filma)