Ralph Bellamy
Ralph Bellamy | |||
---|---|---|---|
1952 - 1964ko maiatzaren 5a ← Clarence Derwent (en) - Frederick O'Neal → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Chicago, 1904ko ekainaren 17a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Santa Monica, 1991ko azaroaren 29a (87 urte) | ||
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) | ||
Heriotza modua | : arnas gutxiegitasuna | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Ethel Smith (en) (1945 - 1947) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gidoilaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta aktorea | ||
Jasotako sariak | |||
|
Ralph Bellamy (Chicago, AEB, 1904ko ekainaren 17a - Santa Monica, Kalifornia, AEB, 1991ko azaroaren 29a) estatubatuar zinema-aktorea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamasei urte zituela, Shakespeareren obrak antzezten zituen konpainia batean sartu, eta Estatu Batuetako antzokietan zehar ibili zen lanean, 1936an Hollywoodera joan zen arte.
Screen Actors Guilden sortzaileetako bat izan zen.
Lehen filmak 1931n egin zituen, eta ehun film baino gehiagotan parte hartzera iritsi zen. Aipagarrienak, komediak batez ere, hauek dira: Forbidden (1932), The Wedding Night (1935), The Awful Truth (1937), Carefree (1938), His Girl Friday (1940) eta The Wolf Man (1941). 1955ean The Court Martial of Billy Mitchell filma egin zuen, eta Emmy saria eman zioten Fearful Decisionen egindako lanarengatik, baina orduz geroztik obra gutxiagotan parte hartzen hasi zen.
Hala ere, Richard Brooksen The professionals (1966), Roman Polanskiren Rosemary´s Baby (1968), John Landisen Trading Places (1983), eta Pretty Woman (1989) filmetan agertu zen.
1988an bere lan guztiengatik ohorezko Oscar Saria jaso zuen.
Autobiografia ere idatzi zuen 1979an,When the Smoke Hit the Fan izenburupean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ralph Bellamy |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.