Theodore Hall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theodore Hall

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTheodore Alvin Holtzberg
JaiotzaFar Rockaway1925eko urriaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge1999ko azaroaren 1a (74 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko minbizia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea Master of Science (en) Itzuli
Townsend Harris High School (en) Itzuli
(1937 - 1940)
Queens College (en) Itzuli
(1940 - 1942)
Harvard Unibertsitatea
(1942 - 1944) Zientziatan graduatua : fisika
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Izengoitia(k)MLAD

Theodore Alvin Hall, (New York, 1925ko urriaren 20a-Cambridge, 1999ko azaroaren 1a) estatu batuetako fisikari bat izan zen. Manhattan proiektuan lan egin zuen eta sobietar batasunari informazioa pasatu zion.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Theodore Alvin Holtzberg New York hirian jaio zen. Bere aita sobietar lurraldetik igesi egin zuen eta Theodore New Yorken jaio zen. Bere Ama, Theodore Harvard Univertsitatean zegoenean hil zen. Txikitatik oso azkarra zela erakitzi zuen, batez ere matematika eta fisikan, eta bere anaia nagusiak, Edward, asko irakatzi zion. 3 kurtso aurreratu zituen, eta 1940ean, Queens Collegean sartu zen 14 urte zituenean. Bi urte geroago, Harvard Univertsitatean sartu zen eta 1944ean bukatu zuen, 18 urte zituelarik. 1936ean, bere anaia nagusia eta bera abizena aldatu zuten Hall abizenagatik.

Manhattan proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urte zituenean, bere maisuak, John Van Vleck, Ted Manhattan proiekturako proposatu zuen. Bertan fisikari gazteena izan zen.

Lehenengo, Little Boy bonbaren uranioaren masa kritikoa deskribatzen lagundu zuen. Geroago, inplozio sisteman lan egin zuen ( Fat Man bonbak erabiltzen zuen sistema). 1944eko udan, Alemaniak guda galtzen zegoela ta ez zuela bomba sortuko somatu zuen. Momentu horretan, estatu batuak bonbaren monopolioa izatearen arriskuaz konturatu zen. Gainera, Manhattan proiektuko zuzendaria, Leslie Groves generalak, afari batean fisikari batzuei esan zien estatu batuetako bomba atomikaren helmuga sobietar batasuna zela. Horren ondorioz, Josef Rotblat fisikariak proiektua utzi zuen eta Niels Borh eta Leo Szilard bezalako beste fisikari batzuek Roosevelt lehenengo eta Trumani gero, eskutitz bat bidali zioten. Gertakatu hauen ondorioz, Ted sobietar batasunari informazioa pasatzen hasi zen 1944ko urrian. Orduan, Amtorg konpainia bizitatu zuen, New York hirian. Han, Sergey Kurnakov kontaktua eman zioten. Saville Sax, bere laguna minari, kontaktua berdina eman zioten eta bion izen sekretua gazte eta zahar errusiako hitzen laburpena zen. Ted, urte bat gazteagoa zena, gaztea ezizena izan zuen; MLAD. Eta Saxek, zaharra; STAR.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]