Edukira joan

They singularra

Wikipedia, Entziklopedia askea
LGBT Harrotasunaren elkarretaratze batean, 2019. urtean, pertsona baten aldarrikapena izenordain neutroaren alde.

They singularra (singular they) ingeleseko izenordain bat da zentzu singularrean erabilia non eta ohikoan hirugarren pertsona plural gisa ("they") erabiltzen den. Forma singular hau, generoaren aldetik neutrotzat hartzen da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

They pluralaren erabilera XIII. mendean sortu bazen, singularra mende bat geroago erabili zen lehen aldiz.[1] Singularra erabilera arruntean sartu zen, nahiz eta araugile batzuek ez zuten forma zuzentzat onartu.

21. mendearen hasieran ere lan argitaratu batzuetan iazkera formalean desegokitzat jotzen bazuten ere, geroago zuzentzat jotzen dute izenordain hau. Aldi berean, genero ez bitarreko ingeles hiztun asko erabiltzen hasi ziren he (maskulinoa) eta she (femeninoa) ordezkatzeko nork bere burua aipatzekotan, eta baita hizkuntza inklusiboaren aldeko estrategia gisa.[2] Izenordain hauek ez dute euskaraz parekiderik.[3]

They singularra urteko hitz izendatu zuten 2015ean American Dialect Society -k eta 2019an Merriam-Webster argitaletxeak. 2020an American Dialect Societyk 2010eko hamarkadako hitz gisa aukeratu zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. OED. They. Oxford English Dictionary (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  2. (Ingelesez) Allen, Mark. (2020-01-06). «Singular they continues to be the focus of language change» ACES: The Society for Editing (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  3. Sustatu. (2021-03-12). «Genero estereotipoak euskarazko itzultzaile automatikoetan» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  4. (Ingelesez) Reuters. (2020-01-04). «Singular 'they' voted word of the decade by US linguists» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).