Think tank

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Think tank (euskaraz literalki Gogoeta Gordailua edota Hausnarketa Gordailua) giza zientzien inguruko ikerketa izaerako erakunde edo aditu talde bat da, alderdi politiko edota presio talde jakinei lotuak egon daitezke ala ez, baina iritzi publikoaren aurrean ideologia batekiko joera nabarmena izan ohi dute. Bere jarduera gogoeta intelektuala nazioarteko edota herrialde bateko politika eta ekonomia estrategietan oinarritzen denez (ustezko idologia batetik bultzaturik), ondorioz alderdi politiko nahiz bestelako erakundeei eskeinitako aholkuetan bilakatzen dira, hauek aipatutako alderdi eta erakundeek jaramon egin ala ez egin dezaketelarik.

Think tank direlakoak maiz laborategi militar, enpresa pribatu, erakunde akademiko edota bestelako erakundeekin lotuak daude. Normalki diziplina anitzetako teorigile edo intelektualak biltzen diren erakundeak dira, bertan analisi edota aholku politikoak elkarlanean gauzatu edo sortzen dituztelarik. Think tank batek erakunde pribatu baten estatusa du, normalki erakunde ez komertzial gisa. Think tank erakundeek hainbat ideia defendatzen dituzte. Heuren lanak sarri pisu garrantzitsu politikoa izan ohi dute, bereziki Ameriketako Estatu Batuetan.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Think tank Aldatu lotura Wikidatan