Thiomargarita namibiensis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thiomargarita namibiensis
Sulphide bacteria crop.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacteria
FilumaProteobacteria
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaThiotrichales
FamiliaThiotrichaceae
GeneroaThiomargarita
Espeziea Thiomargarita namibiensis
Datu orokorrak
Gram tindaketa Gram-negative

Thiomargarita namibiensis Namibiako kostaldean 1999an aurkitutako bakterioa da, Proteobacteria filumekoa. Bakterio Gram negatiboa da, koko itxurakoa, eta gaur egun ezagutzen den bakterio handiena (0,75 mm-ekoa, begi hutsez ikus daitekeena) [1]. Bakterioen artean hori ez da ohikoa, bakterio ia guztiak mikroskopioarekin soilik ikus daitezkeelako.

Bere izenak sufrezko perla esan nahi du, grezieraz. Izan ere, sufrezko pikor ugari ditu zelula barnean.

Mikrobio kimiolitotrofoa da: azido sulfhidrikoa (SH2) oxidatzen du, bere zitoplasman pilatzen den sufre elementala (S) sortuz. Oxidazioa nitratoen bidez (NO3) burutzen du, erreduzitzen direnak. Proposatu den ekuazioa honako hau da:

Streptococcusen antzera, Thiomargarita namibiensisek koko kate luzeak sortzen ditu, harizpiak eratuz.

Mikrobio anaerobio fakultatiboa da [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jara, David G.: Bacterias, bichos y otros amigos, Ed. Ariel (2016), 30-31 orr.
  2. Schulz HN, de Beer D (November 2002) Uptake Rates of Oxygen and Sulfide Measured with Individual Thiomargarita namibiensis Cells by Using Microelectrodes (Ingelesez) Applied and Environmental Microbiology, 68 (11): 5746–9