Thirteen Ghosts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Thirteen Ghosts
Filma
Jatorrizko izena Thirteen Ghosts
Urtea 2001
Generoa beldurrezko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 92 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Vancouver
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Steve Beck
Gidoigilea(k) Robb White
Antzezlea(k)
Tony Shalhoub
F. Murray Abraham
Matthew Lillard
Embeth Davidtz
Shannon Elizabeth
JR Bourne
Rah Digga
Charles André
John DeSantis
Matthew Harrison









Ekoizpena
Ekoizlea Gilbert Adler
Joel Silver
Robert Zemeckis


Konpainia ekoizlea Dark Castle Entertainment
Edizioa Derek Brechin
Edward Warschilka
Bestelako lanak
Musikagilea John Frizzell
Argazki-zuzendaria Gale Tattersall
Kanpo loturak
13ghosts.warnerbros.com/

Thirteen Ghosts, 13 Ghosts edo Thir13en Ghosts (euskaraz Hamairu Mamu) 2001eko Steve Beck estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Tony Shalhoub, Matthew Lillard, Embeth Davidtz, Adam Kaminski, Shannon Elizabeth, Alec Roberts, Rah Digga eta F. Murray Abraham aktoreek antzeztu zuten.

1960ko 13 Ghosts filmaren berregokitzapena da. Kanadako Vancouver hiri inguruan eta Britainiar Columbian filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kriticos familia lasai eta patxadaz dirau, baina zoritxarrez bapatean Arthurren (Tony Shalhoub) emaztea eta Kathy (Shannon Elizabeth) eta Bobbyren (Alec Roberts) ama den Jean hiltzean dena aldatuko da. Goiz batez, hirukotea eta haurtzaina (Rah Digga) gosaltzen ari direla abokatu (JR Bourne) baten bisita jaso eta Arthuren urrutiko osaba batek (F. Murray Abraham) hil berri batek ondorengotzan etxalde zoragarri bat laga diela berri emango die. Familiako kideek ustez usadiozkoa izango den etxaldea bisitatzean, harrituta sofistikatua eta erabat modernoa dela ikusi eta barnealdetik ikustea ere erabakiko dute.

Halere xehetasun garrantzitsu batetaz ez dira ohartu: etxalde hau etxe soil bat izatetik haratago dagoela, bere baitan makina bat baita, gerora aipatuko den bezala, Deabruak berak diseinatu eta Heriotzak martxan jartzen duen makina. Cyrus, Arthuren osaba xelebre, mamu-ehiztari eta zitalak, zinez etxalde hura zodiako beltzeko 12 espiritu gaiztoen espetxe bilakatu zuen. Espiritu hauek laisterrera etxalde barnean sartzea ausartu diren senideak izutzen hasiko dira. Infernuaren ateak Lurrean irekiaraziko dituen konfigurazioa osatzeko senideetako batez jabetzea besterik ez dute, hots, maitasun garbiaren ondorioz egindako ekintza batetik hamairugarren mamu bat sortuko da, eta Cyrusek hamairugarren mamu hori izateko Arthur Kriticos hautatu du, bere seme-alaba Kathy eta Bobby infernuko makina horren hatzaparretatik bizirik ateratzeko borrokatuko baita.

Etxaldearen barnean harrapaturik bizi diren 12 mamuak honako hauek dira:

  • Lehensemea (The First Born Son)
  • Soina (The Torso)
  • Lotutako Emakumea (The Bound Woman)
  • Maitale Zimeldua (The Withered Lover)
  • Printze Urratua (The Torn Prince)
  • Printzesa Haserretua (The Angry Princess)
  • Erromesa (The Pilgrimess)
  • Haur Handia eta Ama Kaltegarria (The Great Child and the Dire Mother)
  • Mailua (The Hammer)
  • Txakala (The Jackal)
  • Akatzailea (The Juggernaut)
  • Bihotz Apurtua (The Broken Heart)

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tony Shalhoub: Arthur Kriticos
  • Embeth Davidtz: Kalina Oretzia
  • Matthew Lillard: Dennis Rafkin
  • Shannon Elizabeth: Kathy Kriticos
  • Alec Roberts: Bobby Kriticos
  • Rah Digga: Maggie Bess
  • F. Murray Abraham: Cyrus Kriticos
  • J.R. Bourne: Ben Moss
  • Mikhael Speidel: Billy Michaels/The First Born Son
  • Daniel Wesley: Jimmy "The Gambler" Gambino/The Torso
  • Laura Mennell: Susan LeGrow/The Bound Woman
  • Kathryn Anderson: Jean Kriticos/The Withered Lover
  • Craig Olejnik: Royce Clayton/The Torn Prince
  • Shawna Loyer: Dana Newman/The Angry Princess
  • Xantha Radley: Isabella Smith/The Pilgrimess
  • C. Ernst Harth: Harold Shelburne/The Great Child
  • Laurie Soper: Margaret Shelburne/The Dire Mother
  • Herbert Duncanson: George Markley/The Hammer
  • Shayne Wyler: Ryan Kuhn/The Jackal
  • John DeSantis: Horace "Breaker" Mahoney/The Juggernaut (kredituetan John De Santis gisa)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]