Edukira joan

Thomastown

Koordenatuak: 52°31′36″N 7°08′14″W / 52.526667°N 7.137222°W / 52.526667; -7.137222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomastown
Baile Mhic Andáin
Baile Mhic Andáin
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Leinster
Kilkennyko konderria
Jatorrizko izenaBaile Mhic Andáin
Geografia
Koordenatuak52°31′36″N 7°08′14″W / 52.526667°N 7.137222°W / 52.526667; -7.137222
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Thomastown, historikoki Ballymacandan (gaeleraz Baile Mhic Andáin) Irlandako Errepublikako Kilkennyko konderrian dagoen herri txikia da, hala ere konderriko bigarrena. Nore ibaiaren ertzean kokatzen da eta ondoan daukan Jerpoint Abbey monasterioa du ondasun nabarmenena.

Thomastown XIII mendean sortu zuten anglo-normandiarrek ibaia gurutzatzeko puntu egokia baitzen. Berehala gotorleku bat ezarri zuten bertan eta herria harresi batez inguratu zuten. Oraindik aztarna batzuk ikus daitezke, zubiaren alde banatako dorreak eta Andre Mariaren eliza besteak beste.

Jerpoint Abbey monasterioa Thomastownetik bi kilometrotara dago eta herria bera baino lehenagokoa da, XII mendekoa hain zuzen ere. Bertakoek diote San Nikolas Barikoaren aztarnak daudela monasterioan gordeta.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jerpoint Abbey monasterioa
  • Kilfane Glen: 1790 urteko lorategiak. Estilo erromantikoan eginak daude eta 1993an Europako Kultur Batzordearen saria jaso zuten.
  • Grennan gazteluaren aztarnak

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mount Juliet Golf Course zelaian golf txapelketak izaten dira. 1993 eta 1995 artean Europako PGA Tourreko Irlandako Opena bertan jokatu zen. 2002 eta 2004ean WGC-American Express txapelketa izan da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]