Jerpoint abadia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerpoint abadia
Jerpoint Abbey E 1997 08 28.jpg
Jerpoint abadiaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Irlandaren banaketa administratiboa Kilkennyko konderria
Koordenatuak52°30′39″N 7°9′29″W
Historia eta erabilera
Irekiera1180
JabeaOffice of Public Works (en) Itzuli
Suntsipena1540
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea

Jerpoint abadia, Kilkennyko konderrian, Thomastown herritik 2'5 kilometrotara dagoen monasterioa da. Irlandako monumentu nazionala da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ossoryko Erresumako Donogh O'Donoghoe Mac Gilla Patraic erregeak eraiki zuen 1180 urtean Zistertar Ordenako apaizak bertara ekarri zituelarik. Monasterioak garapen handia izan zuen Henrike VIII.a Ingalaterrakoak monasterio guztien disoluzioa agindu zuen arte. 1541ean Ormondeko 9. kondea zen James Butlerrek eskuratu zuen. Monasterioaren inguruan Newtown Jerpoint herrixka sortu zen.

1880an Irlandako monumentu nazional izendatu zuten. Gaur egun monasterioaren aztarnak baino ez dira gelditzen, hala ere inguruko familia handien hilobi ugari daude. Bertakoek diote San Nikolas Barikoaren hilobia ere badagoela bertan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]