George Berkeley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
George Berkeley
George Berkeley by Jonh Smibert.jpg
apezpikua

Bizitza
Jaiotza Kilkennyko konderria1685eko martxoaren 12a
Herrialdea Irlandako Erresuma
Heriotza Oxford1753ko urtarrilaren 14a (67 urte)
Hobiratze lekua Christ Church Cathedral
Familia
Ezkontidea(k) Anne Forster
Hezkuntza
Heziketa Trinity College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, apaiz anglikanoa, idazlea, epistemologoa, metaphysiciana eta zientziaren filosofoa
Influentziak John Locke eta Nicolas Malebranche
Mugimendua Enpirismoa
Sinesmenak
Erlijioa anglikanismoa

George Berkeley (Thomastown, 1685ko martxoaren 12a - Oxford, Erresuma Batua 1753ko urtarrilaren 14a) Irlandako filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dublinen ikasi zuen; apaiztu ondoren grekerako, hebreerako eta teologiako irakasle izan zen. 1713tik 1720ra bitartean Frantzia, Espainia eta Italia ezagutu zituen. Irlandara itzulirik, Derryko dekano izendatu zuten (1723). Kristau fedea zabaldu nahiak bultzatuta Bermudetara abiatu zen, baina baliabidez eskas zebilenez itzuli egin behar izan zuen. Cloyneko apezpiku anglikanoa izan zen.

Pentsamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materialismoaren eta sinesmen ezaren aurrerapenak hunkiturik, bere erlijio ideiak defendatzen saiatu zen eta guztizko idealismoa aldarrikatu zuen. Pentsamenduaz kanpoko errealitate oro ukatzen zuen, zentzuen bidez hautemandako mundu materialak zeinu-balioa besterik ez duela dio. Aldaketa hautemangarrien kausa ez da gauzakietan edo gure baitan aurkitu behar, baizik eta Jainkoarengan: gertaera materialak Jainkoak gurekin hitz egiteko eta gure borondatea zuzentzeko hizkuntza besterik ez dira. Lockeren enpirismoak eta Malebrancheren idealismoak bat egiten dute Berkeleyren inmaterialismoan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ezagutzaren hatsapenak (1710)
  • Hylas eta Filonousen arteko Elkarrizketak (1713).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Berkeley Aldatu lotura Wikidatan