Turin II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Turin II.a, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jaunaren eranskinetan, Thorondirren semea eta Gondorreko hogeitairugarren seneskal erregeordea da. Minas Tirithen jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2815ean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aitaren oinordeko bihurtu zen 2882an. Bere agintaldian, Ithilien, bertako biztanle urriek utzi zuten, Mordorreko orkoen eraso ugarien ondorioz. Honek, Turin, Henneth Annûneko babeslekua zaharberritu eta ezkutatzera behartu zuen, han, Sauronen armada erasoko zuen Mendirakoien goarnizio garrantzitsu bat mantentzeko. Kair Andros uhartea ere, Anorien babesteko gotortu zen.

Ithilienen hegoaldean, kontua ezberdina izan zen, Haradrimek, etengabe zeharkatzen baitzuten Poros ibaia, eta Emyn Arneneraino iristen ziren. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2885ean, Haradeko gizakiek, azkenik, armada handi batekin inbaditu zuten. Turin Seneskalak aurre egin zien Poroseko gurutzeetan, Rohango Folkwine erregeak lagundurik. Gondorrek irabazi zuen gudu bat gertatu zen. Zoritxarrez, gudu horretan, Folkwinen seme ziren Folkred eta Fastred hil ziren, eta ibaiaren ertzeko tumulu batean ehortziak izan ziren, Haudh in Gwanur deitua izan zena.

Turin II.a, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2914. urtean hil zen, 32 urteko erregealdi eta 99ko bizitza baten ondoren. Bere oinordekoa, bere seme Turgon Gondorrekoa izan zen.


Aurrekoa
Thorondir
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2882-2914
Ondorengoa
Turgon Gondorrekoa