Thrain I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tolkienen legendariumean, Thrain I.a, Durinen etxeko nano bat da, Nain I.aren semea, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1934an jaio zena, Moria edo Khazad-dûmen.

Moriako azken errege nanoa izan zela esan daiteke, bere aita, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1981ean, Hithaeglirreko nanoen mantsioan orkoen eta balrogaren esku hil zenean, tronua hartu eta bere herriko gainontzekoak bildu baitzituen, erbesterantz gidatuz.

1999an, iparralderantz abiatu eta Ereborren ezarri zen, Nanoen Mendi Azpiko Erresuma sortuz. Han hasi zituen metal preziatuen ateratze eta zulatze lanak, eta merkataritza txiki bat hasi zuen Iparraldeko Gizonekin, garai hartan, hiri txiki bat zena, bere aurrekoek Eguzkiaren Bigarren Aroan egin zuten bezala.

Han aurkitu zuen Arkaren Harria, Ereborreko nanoen ikur izango dena. Hirugarren Aroko 2190ean hil zen, eta, bere oinordekoa, bere seme Thorin I.a izan zen.