Thunderstorm (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thunderstorm (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1956
Jatorrizko izenburua Thunderstorm
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Guillermin
Gidoigilea(k) Daniel Mainwaring (en) Itzuli
[[Kategoria:Daniel Mainwaring (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Carlos Thompson
Linda Christian
Charles Korvin (en) Itzuli


[[Kategoria:Charles Korvin (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Hemisphere Pictures (en) Itzuli
[[Kategoria:Hemisphere Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Espainia
Kanpo estekak

Thunderstorm edota Tormenta, (euskaraz Trumoi Ekaitz), 1956ko John Guillermin britainiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Carlos Thompson, Linda Christian eta Charles Korvin aktoreek antzeztu zuten.

Euskal Herriko Mundaka udalerrian filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Espainiako kostalde parean eta itsasoan, arrantzale talde batek María (Linda Christian) izeneko neska gazte eder bat hondatutako kirol-ontzi batean konorterik gabe topatu berri dute. Arrantzaleek, Diego (Carlos Thompson) tartean dela, María kostaldean hurbilen dagoen herrira eraman eta neskaren kirol-ontzia konpontzeko eskeiniko dira. Bitartean herriko gizon guztiak Maríaz maitemindu, eta emakumeak jeloskor jarri eta susmoz eta begi txarrez begiratuko dute, beren herria madarikatu duelakoan eta arrantza eskasiaren arduradun eginez. Herriko emakumeek María erasotu, arropak hurratu eta jipoitzen saiatuko dira, baina herriko apaizak emakumeei beren jokabidea itxusitu eta María salbatuko du.

Amaieran, María aurrez Diegok konpondu dion kirol-ontzian ixilpean itsasoratu eta hartatik portu txikira begiratuz dagoela urrutiratuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]