Mundaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mundaka

 Bizkaia
Mundaka udalerria eta Izaro uhartearenaireko ikuspegi orokorra.
Mundaka udalerria eta Izaro uhartearen
aireko ikuspegi orokorra.

Mundakako armarria

Izen ofiziala Mundaka
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Busturialdea
Alkatea Aitor Egurrola (EAJ)
Herritarra mundakar
Koordenatuak 43°24′26″N 2°41′54″W / 43.40722°N 2.69833°W / 43.40722; -2.69833Koordenatuak: 43°24′26″N 2°41′54″W / 43.40722°N 2.69833°W / 43.40722; -2.69833

Bizkaia municipalities Mundaka.PNG

Eremua 4,15 km2
Garaiera 3m - 337 m
Distantzia 36 km Bilbora
Posta kodea 48360
Biztanleria 1.879 bizt. (2014) — (Red Arrow Down.svg -30)
Euskaldunen % 68,20
Dentsitatea 452,77 bizt./km²
http://www.mundaka.org/


Mundaka Bizkaiko iparraldean dagoen herria da, Euskal kostaldean eta Bermeotik hurbil kokatzen da. Busturialdea eskualdean dago, Urdaibai eta Gernikako itsasadarran.

Mundakak betidanik itsasoarekiko lotura izan du eta, ondorioz, munduari irekita egon da. Mendez mende, bertako jendea Euskal Herriko nabigazioaren protagonista izan da eta arrantzaren historian, oraindik ere, herriak Bizkaiko golkoarekin lotura estua du.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundakaren izenari buruzko hipotesiei erreparatuz, autore batzuk irizten diote latineko 'Munda Aqua' (ur garbia) duela iturburu. Erromatarrak, itsasgizon adituak, Gernikako itsasadarrean gora egitea eta gaur egun Mundaka den lekua aurkitzea eta okupatzea ez da oso harritzekoa.

Aspal­di‑aspal­diko erregistroetan 'Munaka' izena ageri da, hain zuzen ere, 1051an, Iñigo Lopez Ezkerrak, Bizkaiko lehen jaunak, San Millan de la Cogolla monasterioari Santa Maria eliza dohaintzan eman zionean, Munaka aipatu zuten agiri haietan.

Halaber, Mundakako dorretxetik erreskatatutako agiri baliotsuetan Munaka esaten zioten herriari.

Mundaka udalerriaren ikuspegi orokorra San Pedro Atxarre menditik ikusita. Atzean Bermeo, Sollube mendia eta Matxitxako lurmuturra ageri dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdaibai itsasadarraren sarrera, Mundaka eta Bermeo udalerriak, Matxitxako lurmuturra eta Izaro uhartea, Atxarre mendiko gailurretik ikusita.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasadarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gernikako itsasadarra» eta «Urdaibai»
Gernikako itsasadarra eta Urdaibaiko bokaleko itsaslabarrak Ogoño aldetik ikusita.

Matxitxako lurmuturretik atzera egiten du itsasertzak eta Kantauri itsasoan gol­ko bat eratzen da. Gol­ko horretan dago Mundaka eta bokalea han itsasoratzen da bokalea. Gernikako itsasadarra ere esaten diote, izan ere, euskal herritarren Gernikako Arbola ospetsuaren hiriraino iristen zen garai batean mareen eragina. 16 km ditu ibai‑bokaleak, zeharka‑meharka egiten duen ibilbidea askoz ere luzeagoa da lur‑eremua baino, bihurgune ederrak baititu: Forua, Kortezubi, Arteaga, Murueta eta Kanala.

Padura zabalak daude Mundakako itsasadarrean, flora eta fauna aberats eta askotarikoaren gordeleku. Migrazio-hegaztiek padura horietan babesleku bikaina dute, eta haien hegal­di harrigarriak urtez urte errepikatzen dira.

Kokalekua, klima, biotopo bereizgarriak eta habitataren berezko aberastasunak direla-eta, gure lurral­de kaltetu honetako paradisu bakan horietako bat dugu Mundakako ibai‑bokalea. Paradisu hori andeatu ez denez, gero eta handiagoa da eta haren forma etengabe al­datzen da, alubioien eta itsasoko harearen metaketaren eraginez. Bestalde, jal­kitze horien ondorioz, nabigazioa gero eta zailagoa da ibai‑bokalean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Jaurerriko leku garrantzitsuenetarikoan nabarmentzen dute historialariek Mundaka, kondairaren arabera herrian jaio baitzen Jaun Zuria, Bizkaiko lehen jauna. Eskoziako printzesa baten semea izaki, Ingalaterrako erregearengandik ihesi zihoala iritsi omen zen euskal kostaldera. Herriaren izena jatorri daniarrekoa ei da, eta frogatuta dago vikingoak herrian egon zirela 90. urte aldera.


Jaurerriko historiaren arabera, Mundaka Bizkaiko elizate zaharrena dugu. Hori dela eta, lehenbizikoa izatea egokitzen zitzaion Batzar Nagusietan.

Kaitik sortzen dira kaleak, hirigune zaharra osatzen dutenak. Bertan, jauntxoen garaiko aztarnak (armarridun etxeak eta Erdi Aroko dorreak) hauteman daitezke, beti itsasoari begira dauden arrantzaleen etxebizitza tradizionalekin uztartuta. Mundakako armarriak honako osagai hauek ditu: haritz berde bat urre koloreko hondoan, eta, oinean, otso beltz ibiltaria. Hori guztia, zilar koloreko laukiz eta lauki gorriz orlatuta dago.

1446an Butroeko Jaunak Banderizoen gerratean dorretxearen jabearekin (Rui Sancho Munakakoa, alegia) izandako gorabeheren ondorioz, bandoen arteko borrokan dorretxea suntsitu zuen.

Marinel tradizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen ikuspegia.

Itsasgizonen bitartez, Mundakak Ekialde Urruna, Mexiko eta Britainia Handiarekin harremanak izan ditu. Beste herrial­de batzuetan jaiotako ezkontide eta/edo seme‑alabak dituzte marinel batzuek, eta haiek ere Mundakan bizi dira. Esate baterako, Elvira Arizpe andrearen kasua bitzia da: Liverpoolen jaio zen, orain dela ehun urte eta gehiago, haren aita Getarian josten aritzen zen, eta ideologia liberala al­darrikatzeagatik agintari karlistek jarritako isuna (12 alpargata pare) ez ordaintzek oupel batean ezkutaturik, Ingalaterrara al­de egin zuen. Liverpool portu-hirian jostundegia jarri zuen, eta euskal itsasgizonak galoiez eta metal‑hariz jositako uniforme dotoreak enkargatzerahara hara joaten ziren. Kapitan haietako bat, Teodoro Zirarda mundakarra, artisauaren alaba ederrarekin ezkondu zen, eta Mundakara etorri ziren. Mundakarrek Grany esaten diote, “amona” adierazteko ingelesezko txikigarria.

Petroliontziak, transatlantikoak, merkantzia‑ontzi handiak... altzairuzko erral­doiek itsasoa zeharkatzen dute, Mundakako itsasgizon ospetsuek gobernatuta, eta samintasunez oroitzen duten herri kutunaren parean doazela, sirena‑hotsak bidal­tzen dituzte maitearentzat, etxekoentzat...

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundakako portua eta atzealdean eliza.

Mundakako portuak turismo‑gidaliburu batean irudiak jartzearren muntatutako maketa baten antza du. Moiletan itsasontzi bakar batzuk daude, artisau‑arrantzan ofizial­ki aritzen direnak, Gainera, arrantzale erretiratuen txalupa motordunak ere badaude. Datuak al­deratzeko, aipatuko dugu duela mende bat Mundakako 90 arrantzale itsasoratzen zirela 5 arrantza‑ontzitan, beste 32 biztanle aritzen zirela amuak egiten, beste 5 saskigileak zirela, eta dozena erdi bat saregile ere bazeudela.

1790ean berriz, Bilboko kontsulatuak emandako datuen arabera, bazeuden 50 tonako 59 itsasontzi, hondo laua zuten, gilarik ez, popa borobila eta bular garbia, bi masta zituzten eta belak. Merkataritza zuten bizibide, hau da, kabotajean aritzen ziren Iberiar penintsulan eta Frantzia, eta Ingalaterrak guda gal­du zueneanMantxako kanala zeharkatzera ere ausartu ziren.

Itsasontzi haien ezaugarriak zirela eta, itsasoan larri ibil­tzen ziren, horregatik, negu guztia Arketas senai naturalean —Laida hondartzaren ondoan— ainguratuta egoten ziren. Mundakara sartzeko kanala oztopo handia izan da beti, eta gaur egun ere hala da. Metatutako hareak sarbidea eragozten du, eta uraren sakonera gero eta eskasagoa da.

Garai batean, barra hori irekita bazegoen (alegia, zeharkatzeko moduan bazegon) talaiariak bi su pizten zituen Betrokolo gainean, aitzitik, zailtasuna edo arriskua ikusiz gero, su bakarra pizten zuen, eta txalupak Bermeora edo Elantxobera joan behar izaten zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundakako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Mundakako alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Unai Rementeria izendatu zuten. 2013an Bizkaiko presidentzia diputatu bihurtu zen eta alkatetzan Aitor Egurrola alderdikideak ordezkatu zuen.

Mundakako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
6 / 9
756 (% 60,63)
Bildu
3 / 9
451 (% 36,17)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
21 (% 1,68)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
8 (% 0,64)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Unai Rementeria Maiz 2007- 2013 EAJ
Aitor Egurrola Mendiolea 2013- 2019 EAJ

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surfa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Billabong Pro Mundaka»

Mundaka eta Mundakako itsasadarra Europan argitaratutako turismo liburuxken lehenengo orrial­deetan agertu ohi badira, kirol berri samar baten eraginez: surfaz ari gara. Mundakaren orografia, haizea eta olatu zehatz eta iraunkorrengatik, surfa egiteko munduko lekurik onenetako bat da. Atzerriko surflariak etorri ohi dira, eta haietako batzuk bertako kanpinean bizpahiru hilabete egiten dituzte.

Mundakako uretan nazioarteko surf lehiaketak egiten dira. Halaber, beste ur‑kirol batzuk ere gora egin dute (windsurfa, bela tradizionalak eta abarrek), haien kalitateari eta kantitateari erreparatuta, eta kolorearen eta gaztetasunaren kontrapuntua jartzen diote itsasgizon zaharrak paseoan ibil­tzen diren txoko horri.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundakako aratusteak eta atorrak.
  • Otsailaren 26a, Mundakako aratusteak: Uda parte guztian jai‑giroa badago ere, mundakarrak aratusteak edo inauteriak ospatzen dituzte. Asko eta asko dira kirruz mozorrotu eta Gondra eta Egileor herrikideek konposatutako doinuak jotzen dituztenak.
  • Ekainaren 24a, San Joan jaiak: Suak nonahi.
  • Ekainaren 29a, San Pedro: San Pedro arrantzalea gogoan, hainbat eta hainbat portutan bezala.
  • Uztailaren 22a, Madalen Eguna: Gazteek Izaro uhartera txangoa egiten dute, arratsal­de erdian herritarrek, aspaldiko tirabirak ahaztuta, alai hartzen dute Bermeoko itsasontzien segizioa, agintariak buruan direla.
  • Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna: parrokiako jai nagusia. Jaieguna, udatiarren partaidetza aktiboa.
  • Abuztuaren 26a, Euskal Jaia
  • Azaroaren 25a, Katalin Deuna: Baselizan meza. Arrantzaleak ez dira itsasora joaten. Garai bateko tradizioa zen bisigua jatea, arrantzaleek oparitua. Azkenal­dian, ordea, arrantza‑eskasia dela-eta, profesionalek ere erosi egin behar, bisigua jango badute.

Bestelako ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekaina: (azken astean, San Pedro jaiekin batera) Gazte zahar mendi taldeak antolatutako mendi irteera.
  • Urria: Billabong Pro Mundaka. ASP World Tour Munduko Surf Txapelketaren proba.
  • Azaroa: Gazte zahar mendi taldeak antolatutako mendi irteera.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundakak euskaldun nortasun nabarmena badu ere, ezaugarri kosmopolitak eta harrera ona egiteko gaitasuna erraz nabari dira kale eta kalezulo estu eta irregularretan, terrazetan, pasealekuetan, eta gizarte‑bizitza handiko guneetan, batez ere asteburutan eta udan, bertako mila eta bostehun biztanleak el­karren kontra estutzen direnean, beste zortzi mila lilura gaitezen, hainbesteko edertasuna ikusita.

Kale nagusi tipikoetan ez bezala, zeruertza garbi ikusten da Txorrokopuntan, portuan, eta Talaia parkean (elizaren eta haren albo‑paretan frontisa duen pilotalekuaren ondoan dagoen parkean, alegia). Itsaslabarraren ertzean Santa Maria eliza dago, XVI. mendekoa. Garai hartako ganga nerbiodunak ditu, aitzitik, al­dareak modernoak dira, baita 1896an eraikitako dorre neogotiko zorrotza ere.

Talaia parke zainduaren izkina bat, izenak adierazi bezala, itsasoari eta portu zaharrari begira dago. Bihotzeko portu zaharra, igerileku irekia eta doakoa ur garbietan pulunpatzea gustuko dutenentzat. Mundakako Arraun Taldeak hortxe dauka egoitza soziala, baita Sociedad Fraternidad Mundaquesa el­karteak ere. 1856an herriko itsas merkatariek sortu zuten el­karte hori , eguneroko aisial­diaz el­karrekin gozatzeko, eta bertakoek kasinoa esaten diote. Kasinoaren eraikinak harmailadi bikoitza du kanpoal­dean, eta egurrezko begiratoki irtena, zuriz margotua, erregimentu bat azpian hartzeko moduko hegal ausarta duena. Begiratoki horretatik ikusten zituzten agintariek eta el­kartekideek sanpedrotako lau nobilladak, garai batean hain ospetsuak zirenak.

Udaletxea XIX. mendeko eraikin handi bat da. Arkupeak ditu, karel zulodunez egindako bal­koi bitxien azpian, eta erlojua eta kariloia erdiko dorretxoan. Kapitulu-gela ederra da, beheko sua eta guzti, Carrarako marmolaz egina. Gelaren aurrealdean Juan Bautista Longa eta Florentino Larrinagaren soinak daude, izan ere, Mundakako gizon ospetsu horiek ordaindu zuten herriak hain premiazkoa zuen udaletxea, 1812an ingelesen Surbillant fragataren kanoikadek suntsitu baitzuen lehengo eraikina.

Kaleetan ibiliko gara, hirigunea osatzen duten arkitektura estiloen nahasketa ikusteko. Dozena erdi bat etxek armarria dute; eta, armarrietan, hainbat hitz: Gametxo, Zubia, Uriarte, Bakera, Simitur. Azken etxe hori euskal barroko neurritsuari dagokio, eta haren aurrean amaiera‑gurutzea edo kontzepzio‑gurutzadura dago.

Ibilaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundakako panoramikak guztiz zirraragarriak dira, zalantzarik gabe. Txundituta geratu nahi dutenei, honako iradokizun hauek egingo dizkiegu:

Santa Katalinara ibilaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaslabarraren irtengunean dagoen belardia da Santa Katalina, eta ermitak ere izen berdina du. Eraikina zenbait al­diz berritu badute ere, hasierako estilo gotikoaren ezaugarriak antzematen zaizkio. Haren barruan ofrenda bat ikusten da: belaontzi bat, eskala txikian xarmanki muntatua, eta bi maskor erral­doi, kapitain batek Filipinetatik ekarriak, ur bedeinkatuarentzako ontzi bezala erabil­tzen dituztenak. Mendeetan, herriko marinelak ermitan bil­tzen ziren urtero, azaroaren 25ean, Santa Katalina egunean hain zuzen ere, etxezaina, kontularia, epaileak, ultramanak eta talaiariak aukeratzeko.

Portuondoko begiratokira ibilaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigunetik kilometro batera dago, Gernikarako bidea hartuta. Gure aurrean padurak, senaiak, ubidea, Laida hondartza, eta Gernikako itsasadarra, Kantauri itsasoan isil‑misil­ka hondoratzen dena.

Mundakar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mundaka Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa