Tiara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tiararen irudikapen heraldikoaren adibidea

Artikulu hau aginte-ikurrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koroa».

Tiara hiru koroa dituen mitra garai bat da, aita santuaren ikur dena. Tiarak, arrautzerdi edo kono formako birreta batean datza, hiru koroez inguratua, eta bertatik bi zinta zintzilikatzen dira, mitran aurki daitezkeen infulak bezala. Bere izena ez da agertzen modu horretan XII. mendea arte.

Neurri hau, X. mendetik datatua dago, baina lehenago, ezagutzen zen Aita Santuak bere burua estaltzeko erabiltzen zuen apaingarri bat, camelaucum izenekoa, jada VIII. mendean aipatzen zena eta kasket zuri moduko bat zena, lihozkoa, hasieran erabilitakoa baina erabilera liturgikorik ez zuena.. XIII. mende amaiera inguruan, aipaturiko tiararen koroa, (uztai sinple bat baino ez zena), hortzkatua edo izpitua zena, ondoren, loreztua izateko. Handik gutxira, Bonifazio VIII.a aitasantualdian, bigarren koroa bat gehitzen zaio, eta, 1310ean, hirugarrena. Azken honekin, Benedikto XII.aren aitasantualditik hona mantendu da, honela, tiara hiru koroakin osatua geratuz.

Aita Santuen tiarak, aita santu guztiek erabili zituzten Klemente V.agandik Paulo VI.a arte, azken hau, 1963an koroatua izan zena. Paulo VI.ak koroaren erabilera utzi zuen Vatikanoko II. kontzilioaren ondoren, sinbolikoki, San Petri basilikaren aldarean utziz, baino ez zuen bere erabilera ezeztatu, bere ondoren egon diren hiru aita santuek koroatuak ez izatea erabaki zuten arren. 1981ean, hungariar katolikoek Joan Paulo II.a aita santuari, bere erabilera pribaturako tiara bat oparitu zioten.

Gaur egun, tiarak, aita santuaren ikur izaten jarraitzen du, Aulki Santuaren eta Vatikanoren armarrian agertzen den bezala. Tradizioarekin hautsiz, Benedikto XVI.aren armarri pertsonalak ez du tiara tradizionala bere apaingarrien artean. Hau, mitragatik aldatua izan da, mitrak, aita santuaren tiara gogorarazten duen hiru maila dituen arren. Beste berritasun bat armarrian, aita santuaren palioa jartzea izan da, lehenago, aita santuen armarrietan sekula agertu ez dena.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiara, apezpiku mitra bat da, forma zurrunekoa, hiru koroa dituena, bakoitzak esangura bat duelarik.

  • Goiko koroak Jainkoaren Zerbitzarien Zerbitzari bezala aukeratua izanaren loria irudikatzen du.
  • Erdikoak, Jaungoikoak Petriri lurrean "lotu eta askatzeko" emandako boterea eta zeruan ere hala izango dena irudikatzen du
  • Azkenik, behekoak Eliza Unibertsalaren buruzagia izatearen irakaspenaren eta elizarekiko duen boterea irudikatzen du.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]