Tibiotartso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uso-eskeletoa, 10 zenbakiak tibiotartsoa adierazten du

Tibiotartsoa femurraren eta tartsometatartsoaren artean dagoen hezurra da, hegazti baten hankan. Tartsoaren inguruko zatia tibiarekin fusionatzean sortzen da.

Heterodontosaurus tuckiren fosila, non argi eta garbi ikusten baita tibiotartsoa.

Antzeko egitura izan zuten heterodontosuridoek Mesozoikoan. Dinosauro ornitiskio txiki horiek ez zuten zerikusirik hegaztiekin, eta haien hezurren antzekotasuna hobeto azaltzen da eboluzio konbergentearen ondorioz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Proctor, Nobel S. Manual of Ornithology: Avian Structure and Function. Yale University Press. (1993) ISBN 0-300-05746-6

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]