Tiger Bay (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tiger Bay
Datuak
Jatorrizko izenburua Tiger Bay
Izenburua euskaraz Tiger Bay
Urtea 1959
Estreinaldia 1959ko maiatza
Generoa Thrillerra
Herrialdea  Erresuma Batua
Iraupena 103 minutu
Banatzailea Rank Organisation
Zuzendaria
J. Lee Thompson
Ekoizleak
John Hawkesworth
Gidoilariak
John Hawkesworth
Shelley Smith
Aktoreak
John Mills
Horst Buchholz
Hayley Mills
Musikagileak
Laurie Johnson
Argazkilariak
Eric Cross
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Aktore hasiberriaren BAFTA Saria
(Hayley Mills)
1959ko Berlingo Zinemaldiko Sari Bereziaren Zilarrezko Hartza
(Hayley Mills)
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Tiger Bay (euskaraz Tigrearen Badia) 1959ko J. Lee Thompson ingeles zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Noel Calef fratzes idazlearen "Rodolphe et le Revolver" ("Rodolfo eta Errebolberra") kontakizunean oinarritua dago. John Mills, Horst Buchholz eta Hayley Mills aktoreek antzeztu zuten.

BAFTA Sarietarako lau izendapen jaso eta bakarra irabazi zuen: Aktore hasiberriaren BAFTA Saria (Hayley Mills). 1959ko Berlingo Zinemaldiko Sari Bereziaren Zilarrezko Hartza (Hayley Mills) ere irabazi zuen.

Filma Gales nahiz Erresuma Batuan aski ezaguna den Cardiff hiriko Tiger Bay eremuan, Cardiffko badiaren alboan, usadioz itsasoz iritsi eta Cardiffko portuko zama lanetan jardun ohi zuten etorkin ugariren bizilekua, eta 1990eko hamarkadara arte ospe txarreko eremua: delinkuentzia, langabezia, hilketak... XX. mendearen amaiera eta XXI. mendearen hasieran eraldatua izan eta iraganeko giro txarra historiarako gelditu zen. Gaur egun, bertan, Galesko Legebiltzarra nahiz Wales Millennium Centre artegunea daude, eta aisialdi eremu bilakatu da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gillie (Hayley Mills), 12 urteko neskatoak, Korchinsky (Horst Buchholz) poloniar itsasgizon gazteak bere neskalaguna tiroz hiltzen ikusiko du. Gilliek arma ezkutatuko dio, baina poliziak neskato errebolberrarekin atzematean, gezurretazko istorioak asmatu ditu, bera eta hiltzailearen artean lotura bereziak sortu baitira...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]