Tigrearen brigadak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tigraren brigaden sortzailea zen Célestin Hennionen omenezko kale plaka Parisen.

Polizia Higikorraren Eskualdeko Bigradak edota Tigrearen brigadak (frantsesez Brigades régionales de police mobile edota Brigades du Tigre) 1907an Frantzian sortutako polizia unitate bat izan zen, gaur egungo frantziar polizia judizialaren aintzindaria. Segurtasun Orokorreko Célestin Hennion zuzendariaren ideia oinarritzat hartuz eta garaiko Kontseiluko Presidentea eta Barne Ministroa zen Georges Clemenceau politikariaren bultzadaz sortu zen, azken honek "tigrea" ezizena zuenez, unitateak ere haren izendapena jaso zuen.

XX. mendean Frantziako poliziak burutzen ziren delitu ugariei aurre egin ezinik zegoenez, tigrearen brigadek frantziar poliziaren erabateko modernizazioa suposatu zuten. Brigadak gizartearen bilakaera eta teknologiaren aurrerapenak inoiz baino azkarrago burutzen ari ziren garai batekin topo egin zuten, baina zoritxarrez, atzeman behar zituzten gaizkileak ere aurrerapen hauetaz baliatzen zirenez, berehala egunerotzea beste irtenbiderik ez zuten izan.

Hastapenean, brigadak 12 ziren eta Frantziako hiri nagusietan kokatuak zeuden. Brigada bakoitzaren buru komisario bat zegoen, eta bakoitzak bere agindupean bost taldetan banaturiko 15-20 inspektore zituen. Brigadek 24 orduko lan egunak zituzten, honela brigaden jarduera etengabea zen.

Brigaden lorpen handienetako bat, 1912an Jules Bonnoten taldea atxilotzea izan zen.

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973an brigada hauei buruzko Les Brigades du Tigre telesaila estreinatu zen, eta 2006an berriz, izen bereko filma.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]