Georges Clemenceau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Georges Clemenceau
Georges Clemenceau par Nadar.jpg
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1917ko azaroaren 16a - 1920ko urtarrilaren 20a
Paul Painlevé Itzuli - Alexandre Millerand
Frantziako Gerra ministro

1917ko azaroaren 16a - 1920ko urtarrilaren 20a
Paul Painlevé Itzuli - André Lefèvre Itzuli
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1906ko urriaren 25a - 1909ko uztailaren 20a
Ferdinand Sarrien Itzuli - Aristide Briand
Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria

1902ko ekainaren 10a - 1920ko urtarrilaren 10a
Ernest Denormandie Itzuli - Gustave Fourment Itzuli
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1876ko otsailaren 20a - 1885eko azaroaren 9a
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

20(e)ko hamarkada - unknown value
district mayor Itzuli


seat 3 of the Académie française Itzuli

Bizitza
Izen osoa Georges Benjamin Clemenceau
Jaiotza Mouilleron-en-Pareds1841eko irailaren 28a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1929ko azaroaren 24a (88 urte)
Familia
Aita Paul Benjamin Clemenceau
Ezkontidea(k) Rose Caron Itzuli
Mary Plummer Itzuli  (1869 -  1891)
Bikotea(k) Rose Caron Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, kazetaria eta medikua
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Hellenic Philological Society of Constantinople Itzuli
Académie Nationale de Médecine Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Alderdi Erradikala (Frantzia)
Radical-Socialist and Radical Republican Party Itzuli
Signature Georges Clemenceau.svg

Georges Benjamin Clemenceau (Mouilleron-en-Pareds, 1841eko irailaren 28a - Paris, 1929ko azaroaren 24a) mediku, kazetari eta politikari frantziarra izan zen. Bi agintaldi ezberdinetan zehar Frantziako Errepublikako Lehen Ministroa izan zen (1906-1909 eta 1917-1920). Bere garaian eta bereziki Lehen Mundu Gerra jazo zenean izandako paper erabakigarriari esker "le Tigre" (Tigrea) eta "le Père-la-Victoire" (Aita Garaipena) ezizenak bereganatu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikua zen baina politikan parte hartu zuen bigarren inperioa erori zenean (1870eko irailaren 4). Erradikalen alderdiko diputatu hautatu zuten 1871n; ezker muturreko talde bateko partaide bihurtu zen 1876an eta hainbat ministro kendu zuen aginpidetik (Gambetta, 1882; Ferry, 1885).

Ezkerreko ideiak irmo zituenaren garaiko pasarte honetan, argi ikusten da zein zen kolonialismoaz zituen ideiak:

« Goi-mailako arrazak! Behe-mailako arrazak! Erraz esaten da. Ni neu ez nator bat baieztapen horrekin, inondik ere, Alemaniako jakintsuek, arraza frantziarra alemaniarra bezain ona ez delako frogak emanda, gerran Frantzia garaitu behar zela zientifikoki frogatu zutenetik.

Ez dago goi-mailako nazio esaten zaien horiek behe-mailako nazio esaten zaien horien gainean duten inolako eskubiderik.(...)

Ez gaitezen saia, bada, indarkeria zibilizazioaren izenez mozorrotzen, ez dezagun eskubideez hitz egin, ezta betebeharrez ere. Iragartzen duzuen konkista abusu bat besterik ez da, zibilizazio zientifikoak garatu gabeko zibilizazioen gainean egin nahi duena, eta helburua da bertako gizakiak esplotatzea eta euren indar guztia erabiltzea zibilizatzera omen datorren onurarako.

Zuk (Jules Ferry) goresten duzun menderakuntza gehiegikeria baino ez da; zibilizazio zientifikoaren indarra baliatzen du, zibilizazio primitiboen aurka, gizakia bereganatzeko, torturatzeko eta haren indarrak ahitzeko, bere burua zibilitzatzailetzat agertzen duenaren mesedetan.

»

Georges Clemenceau, Frantziako Diputatuen Ganberari, 1885eko uztailean.

Panamako iskanbilan esku hartu eta ingelesen aldeko agentetzat jo zuten; 1893ko hauteskundeak galdu zituen, eta ez zen 1898ra arte Frantziara itzuli (Dreyfusen alde).

Senatari bihurtu zen 1902an eta Kontseiluburu eta Barne Ministro, berriz, 1906an. Elizaren eta Estatuaren banaketaren alde agertu zen. Gogor erantzun zien Pas-de-Calaisko meatzariei eta sozialisten etsaigoa jaso zuen. Berriz ere oposizioan zela, 1913an L´homme libre egunkaria sortu zuen (L´homme enchaîné izena jarri ziona Lehen Mundu Gerra hasi zen zentsura salatzearren). 1917an, Poincarék gobernuburu izendatu eta aliatuen gudarostearen burua Foch mariskal frantsesa izatea lortu zuen Clemenceauk. Versaillesko Bakea negoziatu ondoren (1919), errepublikako lehendakaritzarako hauteskundeak galdu zituen (1920).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Clemenceau Aldatu lotura Wikidatan