Tilikum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tilikum

Bizitza
JaiotzaIslandia1981eko azaroa
HeriotzaSeaWorld Orlando (en) Itzuli2017ko urtarrilaren 6a (35 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak

IMDB: nm5747280 Rottentomatoes: celebrity/tilikum
Find a Grave: 174971135 Edit the value on Wikidata

Tilikum (1981[1] - SeaWorld Orlando, 2017ko urtarrilaren 6a), [2] gatibu bizi izan zen orka arra izan zen. Bere bizitzaren zatirik handiena Floridako SeaWorld Orlandon eman zuen. Tilikum izenak, Pazifikoko Ipar-mendebaldeko Chinook hizkeran, esanahi zabal bat du:"lagunak, harremanak, tribua, nazioa, jende arrunta". [3]

Bizialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an Islandian harrapatu zuten; handik urtebetera, Columbia Britainiarreko Victoriako Sealand of the Pacific itsas-parkera eraman zuten. [4] Ondoren, 1992an Orlando-ko (Florida) SeaWorld-era egon zen zuten, non 21 kume hazi zituen bere bizitzan zehar (eta horiek beste hainbat ondorengo izan dituzte). [4]

Tilikum 2013ko Blackfish dokumentalean agertzen da nabarmen, non salaketa egiten gatibu dauden orkak kalte psikologikoak jasaten dituztela eta erasokor bihurtzen direla dioena. [5] Gatibu dauden bitartean orkek egindako eraso hilgarrietan, Tilikumek hirutan parte hartu du: Keltie Byrne [6], orain desagertua dagoen Sealand of the Pacificeko entrenatzailea; Daniel P. Dukes, SeaWorld Orlandon baimenik gabe sartu zen gizon bat; [7] eta Dawn Brancheau SeaWorld-eko entrenatzailea. [8] Jendea hil arren, ez zuten sakrifikatu edo askatu, balio handia zuelako: kumeak egiteko baliagarria zen, eta hortxe zegoen itsas-parkeetarako negozioa, gatibu dagoen orka bakoitza milioika dolarreko inbertsio bat da.[1]

Tilikum gatibu egon izan den orkarik handiena izan da, [9] 6.9 metro luzea eta 5.7 tonako pisuarekin . [10] Bularreko hegatsak 2.1 metro luze ziren, eta 2 metroko bizkar-hegatsa zuen, ezkerraldera erabat erorita zegoena, naturan orken %1ari baino gutxiagori gertatzen zaiona, baina gatibu direnen artean ohikoa. [11]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Tilikum (orca)» artikulutik itzulia izan da, 2023-07-04 data duen 1163410108 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-07-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b Blackfish (2013) dokumentala
  2. Cave, Damien. (February 26, 2010). «Intentions of Whale in Killing Are Debated» The New York Times.
  3. Watson, Kenneth (Greg). (July 2002). «Chinook Jargon» White River Journal (White River Valley Museum).
  4. a b Zimmermann, Tim. (July 30, 2010). «The Killer in the Pool» Outside Online.
  5. «Tilikum, the orca featured in Blackfish doc and blamed for deaths of 3 people, has died» CBC January 6, 2017.
  6. «The Trio of Deaths – Keltie Byrne» Dolphin Project February 21, 2017.
  7. Savino, Lenny. (July 8, 1999). «Man In Whale Tank Was Drifter» Orlando Sentinel.
  8. Howard, Brian Clark. (January 6, 2017). «Why Tilikum, SeaWorld's Killer Orca, Was Infamous» National Geographic News.
  9. Zimmermann, Tim. (March 10, 2016). «Tilikum, SeaWorld's Killer Orca, is Dying» National Geographic News.
  10. «Tilikum» Cetacean Cousins.
  11. «Dorsal Fin Collapse» SeaWorld Fact Check.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]