Tink

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tink edo Turing Ink (Turing-en tinta), programazio lengoaia esoterikoa da, José María Mendez-ek diseinatutakoa 2008. urtean. Programazio lengoaia gehienak ez bezala, koloreen erabileran oinarrituta dago, beraz agindu bakoitza kolore pixel batek irudikatzen du, irudi/programa baten parte dena. Agindu errepertorioa Brainfuck erabiltzen dituenaren antzekoak dira, beraz honen dialektotzat kontsideratu genezake.

Lengoaiaren diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lengoaia hau byteen array (idealki infinitua, baina Tink-en inplementazioa 128 bytekoa da) batean oinarritzen da, Brainfuck eta Ook! bezala. Arrayaren posizioetara erakusten duen erakusle bat dauka, existitzen diren 9 aginduetatik maneiatu daitekeena.

Aginduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

9 agindu daude, bakoitza kolore bati erlazionatuta.

Kolorea Esanahia
#FFFFFF #FFFFFF Itxaron erabiltzaileak byte bat sarrera korrontean sartu arte.
#FFFFFF Komentario bat hasi/bukatu.
#00FF00 Erakuslea gehitzen du.
#FF0000 Erakuslea kentzen du.
#0000FF Erakutsitako bytea gehitzen du.
#FFFF00 Erakutsitako bytea kentzen du.
#FF8000 Erakutsitako bytea sarrera korrontean sartzen du.
#FF00FF Erakutsitako korronte sarreraren bytearen balorea hartu.
#00FFFF #0080FF-ren hurrengo pixelera aurreratu erakutsitako bytea nulua bada.
#0080FF #00FFFF-ren hurrengo pixelera atzeratu erakutsitako bytea nulua ez bada.

Kaixo mundua adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo mundua adibide tipikoa Tink lengoaian:

Programa bera, beste era batean margotuta:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]