Tirant lo Blanc

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tirant lo Blanc
Tirant lo blanc.jpg
Jatorrizko testuaren orrialde bat.
Datuak
Idazlea Joanot Martorell
Argitaratze-data 1490
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Tirant lo Blanch
Argitaletxea Martí Joan de Galba
Herrialdea Aragoiko Koroa

Tirant lo Blanc (euskaraz: «Tirant Zuria»; katalanez tiˈɾand lo ˈβlaŋk ahoskatua) eleberri epikoa da, Joanot Martorell valentziar zaldunak idatzia, antza denez Martí Joan de Galbak amaitua. Lehen aldiz 1490ean Valentzian argitaratu zen, eta berriro ere Bartzelonan 1497an. Katalanez Erdi Aroan idatzitako lanik ospetsuenetakoa dugu, eta garrantzi handia izan du eleberrigintzan, Miguel de Cervantes idazle famatuarengan izandako eraginagatik.

Jatorrizko bertsioan «Tirant lo Blanch» aipatzen da, gaur egungo ortografian beste modu batez idazten dugun arren. XVI. mendean itzuli zuten gaztelaniara (1511) eta italierara (1538); geroago frantsesera (1737); eta azken hamarkadotan ingelesera (1984) eta beste hizkuntza batzuetara.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]