Literatura unibertsal
Literatura unibertsala historian zehar mundu zabalean ospe berezia eskuratu duten literatura lanen multzoa da, edozein hizkuntzatan idatzirikoa. Historian zehar, mendebaldeko literatura lanak bildu ditu bereziki.
Literatura unibertsala bilduma euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EIZIE eta Eusko Jaularitzako Kultura Sailaren artean Literatura Unibertsala izeneko liburu bilduma bat sortzen ari dira 1990etik. 2020an 179 liburu eskaintzen ziren.[1] Literatur itzulpengintzaren ondarea biltzeko xedez eta bilduman argitaratu diren itzulpenek bizirik jarrai dezaten, horietako zenbait eLiburutegian jarri dira jendearen eskura.[2][3]
Literatura Unibertsalaren Corpusa (LUC)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Corpus paralelo eleaniztuna. Hainbat liburu eskuratu daitezke euskaraz, beste hainbat hizkuntzatan ere badaudenak. Oraingoz, bildumako hamalau itzulpen ditu corpusak oinarri (frantsesa eta ingelesa). EIZIE eta Elhuyar Eleka Ingeniaritza Linguistikoa unitatearen arteko lanaren emaitza da.[2]
Liburu unibertsalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai batean gehien baloratzen zen literatura generoa lirika izaten zen, XXI. mendean, ordea, hitz neurtuak, testuak buruz ikasteko ohitura zaharra eta, atzean geratu dira eta badirudi gehien irakurtzen diren fikziozko liburuak genero narratibokoak direla. Antzerkiari arreta kendu dio irratiak, telebistak, bideoak... Poesia, irakurtzen bada, abestiei loturikoa izaten da gehien bat. Narratiba omen da liburu dendetan gehien saltzen duen generoa, liburutegietan gehien mailegatzen dena.
Mendebaldeko kanona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldeko kanoneko liburu ezagun batzuk zerrendatuko ditugu hemen behean. XXI. mendean maiz egiten den legez genero narratiboari lehentasun osoa emanez.

Klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Arokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- De consolatione Philosophiae edo Filosofiaren kontsolamendua (Severino Boezio, VI. mendea).
- Mila gau eta bat gehiago (Askotariko egileak, IX. mendea).
- Marko Poloren bidaiak (Rustichello da Pisa, 1298).
- Jainkotiar komedia (Dante Alighieri, 1308-1321).
- Dekamerona (Giovanni Boccaccio, 1353).
Inprimatzeko makina asmatu eta XVII. mendera arte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tirant lo Blanc edo Tirant Zuria (Joanot Martorell, 1490).
- Utopia (Thomas More, 1516).
XVII. medea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendearen lehenengo erdialdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Johann Wolfgang von Goethe, Werther gaztearen arrangurak (1774) (Die Leiden des jungen Werther) (2013). (Itzultzailea: Matías Múgica), Ibaizabal argitaletxea.
- Johann Wolfgang von Goethe, Fausto (1807) (Bigarren zatia 1831an amaituta).
- Johann Wolfgang von Goethe, (1809), Hautapen ahaidetasunak (Die Wahlverwandtschaften) (1993). (Itzultzailea: Xabier Mendiguren)
- Mary Shelley, Frankenstein (1818).
- Stendhal, Gorria eta beltza, (1830).
- Stendhal, Parmako kartusia (1839).
- Nikolai Gogol, Arima hilak, (1842).
XIX. mendearen bigarren erdialdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gustave Flaubert, Madame Bovary, (1856).
- Lewis Carroll, Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian, (1865).
- Lev Tolstoi, Gerra eta bakea, (1865-1869).
- Fiodor Dostoievski, Jokalaria (Игрок, Igrok) (1867), Ibaizabal, 1993. Itzultzailea, Anton Garikano.
- Fiodor Dostoievski, Идиот Idiot / "Ergela" (1868).
- Lewis Carroll, Alizia herrialde miresgarrian, (1865).
- Wilkie Collins, Ilargi-harria, 1869).
- Lewis Carroll, Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena, (1871).
- Jules Verne, Munduari bira 80 egunetan, (1872).
- Lev Tolstoi, Anna Karenina, (1877)
- Robert Louis Stevenson,Dr. Jekyll eta Mr. Hyde, (1886).
- Robert Louis Stevenson, Altxor uhartea, (1883).
- Fiodor Dostoievski, Преступление и наказание Prestuplenie i nakazanie / "Krimena eta zigorra" (1866)
- Émile Zola, Le Ventre de Paris (Parisen sabela) (1873)
- Fiodor Dostoievski, Братья Карамазовы Brat’ia Karamazovy / "Karamazov anaiak" (1879)
- Émile Zola, Nana (1880).
- Johanna Spyri, Heidi, (1880).
- Leopoldo Alas "Clarín", La Regenta, (lehen zatia 1884, eta bigarrena 1885).
- Émile Zola, Germinal (1885)
- Benito Pérez Galdós, Fortunata y Jacinta (1886-1887)
- Emilia Pardo Bazán, Los pazos de Ulloa (1886-1887).
XX. mendearen lehenengo erdialdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maksim Gorki, Ama, 1906.
- Marcel Proust, Denbora galduaren bila (1908-1922).
- Franz Kafka, Metamorfosia (1915).
- James Joyce, Ulises (1922).
- Thomas Mann, Mendi magikoa (1924).
- Dashiell Hammett. Gizon argala (The thin man) (1989). Elkar argitaletxea. Itzultzailea: Koro Navarro.[4]
- Dashiell Hammett. Uzta gorria (Red Harvest) (1996). Igela argitaletxea. Itzultzailea: Xabier Olarra. [5]
- Dashiell Hammett. Maltako belatza (The Maltese Falcon) (1997). Igela argitaletxea. Itzultzailea: Xabier Olarra.
- Dashiell Hammett. Kristalezko giltza, (The Glass Key) (2014). Igela argitaletxea. Itzultzailea: Xabier Olarra - Esti Lizaso. [6]
- Hergé, Loto Urdina (1936).
- John Steinbeck, Suminaren mahatsak (1939).
- Ernest Hemingway, For Whom the Bell Tolls edo Norengatik jotzen dute kanpaiek (1940).
- Albert Camus, Arrotza (1942).
- Antoine de Saint-Exupéry, Printze txikia (1943).
- Najib Mahfuz, Mirarien kalezuloa (1947).
- Anne Frank, Anne Franken egunkaria (1947).
- George Orwell, 1984 (1949).
- Simone de Beauvoir, Bigarren sexua (1949).
XX. mendearen azken erdialdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Mousetrap edo Satartea (Agatha Christie, 1952).
- Eraztunen Jauna (J.R.R. Tolkien, 1954–1955).
- Latorrizko danborra (Gunter Grass, 1959).
- Asterix galiarra (René Goscinny eta Albert Uderzo, 1959).
- Cien años de soledad edo Bakardadeko ehun urte (Gabriel Garcia Marquez, 1967).
- Edertasuna eta tristezia Yasunari Kawabata, 1961–1963.
- Larrosaren izena (Umberto Eco, 1980).
- Obabakoak (Bernardo Atxaga, 1988).
- Ensaio sobre a Cegueira edo Itsutasunari buruzko saiakera (Jose Saramago, 1995).
- Harry Potter eta Sorgin Harria (J. K. Rowling, 1997).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Insitute for World Literature (Harvard)
- (Ingelesez) World Literture (DMOZ)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bildumako liburuak» EIZIE (kontsulta data: 2021-05-21).
- 1 2 «Literatura Unibertsala» EIZIE (kontsulta data: 2021-05-21).
- ↑ «Literatura Unibertsaleko liburuak. eLiburutegia | Euskadiko liburu digitalen mailegurako plataforma» www.eliburutegia.euskadi.eus (kontsulta data: 2021-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El hombre delgado, de Dashiell Hammett (1934)» Leer sin prisa 2016-02-23 (kontsulta data: 2021-02-16).
- ↑ www.alianzaeditorial.es (kontsulta data: 2021-02-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «La llave de cristal, de Dashiell Hammett (1931)» Leer sin prisa 2015-09-11 (kontsulta data: 2021-02-16).