Tita Llorens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tita Llorens
Bizitza
JaiotzaCiutadella de Menorca1968ko abuztuaren 11 (55 urte)
Herrialdea Balearrak
Jarduerak
Jarduerakigerilaria

Tita LLorens, jaiotzaz Margarita Llorens i Bagur (Ciutadella de Menorca, Balearrak, 1968ko abuztuaren 11) Menorkako igerilaria da. Ur irekietan hainbat zeharkaldi egin dituen lehen igerilaria da.[1][2][3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berandu hasi zen ur irekietan igeri egiten.

2011ko irailean, Gibraltarko itsasartea zeharkatu zuen, bi kontinenteetako 22 km-ak hiru ordutan igerian.

2018anBalear Uharteak eta Iberiar penintsula igeri egiten gurutzatu zuen lehen emakumea izan zen .[4]

2021eko udan, 54 kilometroko Grande Rande zeharbidea osatzen saiatu zen, Galiziako San Simón eta Cies uharteen artean, baina ez zuen lortu eguraldi txarragatik.[5][6]

2023ko apirilaren 5ean Tita Llorens, 54 urterekin Río de la Plata zeharkatu duen Europako lehena izan zen. 12 ordu eta 24 minutu behar izan zituen Argentina eta Uruguai arteko ur marroien 42 kilometroak betetzeko.[1]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteko kirolari onena saritzen duen Fosbury 2018 saria irabazi zuen.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]