Titakadura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zurezko titakadura, artisau baten lan mahaian.
Marmolezko mosaikoa, titakaduraz egina, Sienako katedraleko zorian.

Titakadura gainazal batean zurezko, harrizko, hezurrezko edo nakarrezko xafla meheak ahokatuz irudiak sortzeko artea da[1]. Langintza erlazionatua da (edo, nolabait esanda, titakadura mota bat), marketeria.

Erabiltzen da apaindurak sortzeko zoladuretan eta zoru apainduetan, hormetan, altzarietan, eskulturetan eta zenbait arte langintzatako objektuetan. Material desberdinekin egin daiteke titakadura: zura, maskor oskolak, nakarra, bolia, metal eta haitzurdina bezalako harriak. Material hauetako moztutako piezak erabiltzen dira, dekorazioaren diseinua eginez, txertatzen dira apaindu beharreko pieza edo zoruetan. Pieza batzuen eta beste batzuen artean kontraste efektua bilatzen da, kolorearen eta erabilitako materialaren ezaugarriak baliatuz.

Mota desberdinetako eta kolore desberdinetako konbinazioak mosaiko deitzen dira. Hau da, mosaiko bat egiteko, titakadura da erabiltzen den tekniketako bat.

Antzinateko Egiptoko artean ezagutzen dira historiako titakadura lan zaharrenetakoak. Mendebaldera arabiarren eskutik iritsi zen teknika, eta 14. eta 15. mendeen artean izan zuen bere loraldia langintza honek[1]. Garai horretakoak dira, Europako erregearen jauregien askotan, parket erako zurezko zoru eta hormetan egindako apaindura ugariak. Industria Iraultzaren garaian entxapeak egiteko makinak asmatu zirenean, titakadurak seriean egiten hasi ziren, eta neurri handi batean utzi egin zitzaion "eskuz" egindako titakadura artistikoak egiteari[1].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Agustin Aguirre, Beira artistikoa, Titakadira» www.euskonews.eus (Euskonews & Media) (Noiz kontsultatua: 2019-05-20).