Titanic (1953ko filma)
Titanic 1953ko Jean Negulesco errumaniar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. 1912ko RMS Titanic ontziaren hondoratzean oinarritua dago. Clifton Webb, Barbara Stanwyck, Robert Wagner, Audrey Dalton, Harper Carter, Thelma Ritter, Brian Aherne eta Richard Basehart aktoreek antzeztu zuten.
Bitxikeria gisa, filmaren hasierako eszena batean, maila apaleko bidaiariak ontzira igotzeko portuan zain dauden unean (6:54 minutuan), senar-emazte eta seme-alabez osatutako euskal etorkin familia bat agertzen da. Clifton Webb aktoreak nongoak diren galdetzen dienean, Euskal Herrikoak direla eta euskaldunak direla erantzuten diote, "ardoen lurraldea" beren hitzetan. Protagonista eta euskal senar-emazteak mintzatzen diren bitartean, senar-emazteak beren artean "euskaraz" mintzatzen dira. Eszena hau euskaldun ikusleentzat bereziki barregarria suertatu liteke. Izan ere, berehala nabari da euskal senar-emazteak antzezten dituzten aktoreak ez direla euskaldunak, biek egiten duten sasieuskara erdaldunentzat ulertezina eta euskaldunentzat ulertezina izateaz gain komikoa izatea ere irits baitaiteke.
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi (Charles Brackett, Richard L. Breen eta Walter Reisch) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren (Maurice Ransford, Lyle Wheeler eta Stuart Reiss) izendapena jaso zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]RMS Titanic, garaiko transtlantiko handiena, ingeniaritzaren lorpen bikaina. Bere eraikitzaileak hondoraezina zela guztiz sinistuak zeuden. 1912an Southamptongo portutik atera eta New York hiria helmuga zuen. Bidaiarien artean garaiko gizarteko jauntxo eta diruduna handiak zihoaztean, bai eta Ameriketara bizimodu hobeago baten bila zihoazen etorkin apalak ere.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Clifton Webb: Richard Ward Sturges
- Barbara Stanwyck: Julia Sturges
- Robert Wagner: Gifford "Giff" Rogers
- Audrey Dalton: Annette Sturges
- Thelma Ritter: Maude Young
- Brian Aherne: Edward J. Smith kapitaina
- Richard Basehart: George S. Healey
- Allyn Joslyn: Earl Meeker
- James Todd: Sandy Comstock
- Frances Bergen: Madeleine Astor
- William Johnstone: John Jacob Astor IV
- Harper Carter: Norman Sturges
- Mae Marsh: Normanek bere eserlekua uzten dion emakumea
- Edmund Purdom: Charles Lightoller bigarren ofiziala
- Christopher Severn: Mezularia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Titanic film osoa ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1953ko filmak
- Jean Negulescok zuzendutako filmak
- Charles Brackettek idatzitako filmak
- Walter Reischek idatzitako filmak
- Clifton Webbek antzeztutako filmak
- Barbara Stanwyckek antzeztutako filmak
- Robert Wagnerrek antzeztutako filmak
- Audrey Daltonek antzeztutako filmak
- Harper Carterrek antzeztutako filmak
- Thelma Ritterrek antzeztutako filmak
- Brian Ahernek antzeztutako filmak
- Richard Basehartek antzeztutako filmak
- Frances Bergenek antzeztutako filmak
- Patrick Ahernek antzeztutako filmak
- Hamilton Campek antzeztutako filmak
- Harry Cordingek antzeztutako filmak
- Mae Marshek antzeztutako filmak
- Nicolas Costerrek antzeztutako filmak
- William Johnstonek antzeztutako filmak
- Christopher Severnek antzeztutako filmak
- John Fraserrek antzeztutako filmak
- Charles Brackettek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Hondamendi filmak
- Drama filmak
- Amodiozko filmak
- Itsasontzietan girotutako filmak
- Benetazko gertaeretan oinarritutako filmak
- Immigrazioari buruzko filmak
- 1910eko hamarkadan girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak