20th Century Studios

Wikipedia, Entziklopedia askea
20th Century Studios
Datuak
Motazinema estudioa, zinemako produkzio-etxea eta telebistako produkzio-etxea
Jarduera sektoreaIndustria zinematografikoa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak2.300 (2018)
Ekoizpena
Negozio dibisioak
Agintea
Zuzendari exekutiboaStacey Snider (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaThe Walt Disney Company
Zeren jabe
Kingsman (en) Itzuli
Historia
Sorrera1935eko maiatzaren 31
Sortzailea
Ordezkatzen duFox Film (en) Itzuli, Twentieth Century Pictures (en) Itzuli eta Fox Atomic (en) Itzuli
AurrekoakFox Atomic (en) Itzuli eta Fox Film (en) Itzuli
webgune ofiziala
IMDB: co0000756 IBDB: 20002
Facebook: FoxMovies Twitter: 20thcentury Instagram: foxfilmdigitalbrasil Youtube: UCaIZln_1oxiyJoofUKLTcjA Edit the value on Wikidata

20th Century Studios Ameriketako Estatu Batuetako zinema-produkzioko etxea da, The Walt Disney Company konpainiaren mendeko enpresa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935ean sortu zen, Fox Film Corporation eta Twentieth Century Pictures produkzio-etxeek bat egitean. Darryl Francis Zanuck zen lehendakariorde eta produkzio-zuzendaria, eta eragin handia izan zuen produkzio-etxearen estiloan. Haren gidaritzapean, garrantzi handia eman zitzaion gidoiari eta muntaketari; Estatu Batuetako historia aipatzen zuten filmak, gizarte-gaiak zituzten filmak, komediak, musikalak, westernak eta, batez ere, film beltzak egin ziren.

Zanuckek lankide ospetsu asko izan zituen: besteak beste, Nunally Johnson, Lamar Trotti, Kenneth McGowan, Philip Dunee gidoigileak; Tyrone Power, Gene Tierney, Maureen O'Hara, Dana Andrews, Gregory Peck, Richard Widmark, Marilyn Monroe aktoreak; eta John Ford, Henry Hathaway, William Augustus Wellman, Otto Preminger, Joseph Mankiewicz, Elia Kazan zuzendariak.

1960 inguruan, gainbehera izan zuen. 1976tik aurrera, ekoizle independenteekin lan egin zuen; arrakasta handiko telesail eta filmak ekoiztu zituen, besteak beste, Star Wars (1976, Izarretako gerra), ordu arteko zinemaren historian irabazi handienak eman zituen filma.

2019an The Walt Disney Company konpainiak erosi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]